ES | EU


2014ko Iraila 29


FIWARE aplikazioak garatzeko plataforma ireki bat da, Europako Batzordeak sortu duena ekonomia digitala sustatzeko FI-PPP programaren barruan. Irailean azkartze faseari ekin diote eta 80 milioi euro banatuko dituzte FIWARE teknologian oinarritutako negozio ideiak dituzten ETE, ekintzaile eta startup-ei laguntzeko.


Europako Batzordeak eta Europako IKTen arloko enpresa garrantzitsuenek osatzen duten partzuergoak FIWARE Accelerate aurkeztu dute. FIWARE Accelerate programak zuzeneko finantzaketa emango die FIWARE plataforman oinarritutako aplikazioak garatzeko negozio ideiei. Guztira 80 milioi euro banatuko dituzte eta laguntza plan bat ere eskainiko dute proiektuak garatzeko, hautatutako enpresa bakoitzak 50.000 eta 150.000 euro bitartean jasoko dituelarik. Erabaki dira zeintzuk izango diren finantzaketa banatuko duten eta laguntza programa eskainiko duten

Proiektu hau EBk eta IKT arloko enpresa handiek bultzatzen duten Future Internet Public-Private Partnership programaren barruan sartzen da, zeinaren helburua baita ekonomia digitala sustatzea Europan. FIWARE da programa horren ardatza, open source-n eta API multzo baten bidez eginiko plataforma estandar eta publikoa, aplikazio indartsuagoak azkarrago eta merkeago sortzea helburu duena. Azkartze fasea irailean hasi da eta 300 aplikazio arrakastatsu atera nahi dituzte merkatura ekitaldi honetan.

Deialdia zabalik dago FIWARE erabiliz aplikazio bat garatu nahi duten ekintzaile, ETE, startup edo enpresentzat. Interesatuek 16 azeleragailu horietako batean aurkeztu dezakete beren proposamena, eta hurbilen dutena edo beren sektorekoa hautatu dezakete, azeleragailu bakoitza programako esparru batean espezializatuta baitago: Smart Cities, ehealth, Garraioa, Energia, Ingurumena, Agrifood, Hedabideak eta Edukiak, Manufaktura eta Logistika, edo Arlo Soziala eta Ikaskuntza.

FIWARE Accelerate plataforma Munichen aurkeztu zen irailaren 17 eta 18an ospatutako European Conference for the Future Internet ekitaldian eta dagoeneko FIWARE erabiltzen duten hainbat aplikazio erakutsi dira, hala nola Smartaxi edo Food Loop. Irailaren 24an Oportunidades para pymes en Internet del Futuro jardunaldia egingo dute Madrilen, programa honek eskaintzen dituen finantzaketa aukerak aurkezteko ekintzaileei.