Irua Valvulas enpresa ia %30 haziko da aurten esportazioei esker

2014ko Urria 08,


Egoera likidoko ur-sistemei zuzendutako kalitate handiko balbulen fabrikazioan espezializatuta dagoen Irua Valvulas konpainia, kontroleko eta aireztapeneko balbulen sektoreetako nazioarteko liderra, iaz lortutako 3,5 milioi euroko fakturaziotik aurten aurreikusia duen 4,5 milioiko fakturaziora igaro da, bereziki esportazioan oinarrituta.


Euskadiko eta penintsula osoko ur-partzuergoekin eta ingeniaritza-enpresekin sinatuak dituen kontratuez gain, aurtengo salmenten %40 inguru esportazioetatik lortuko du. Aurreikuspenak betetzen baldin badira, esportazioetan epe ertainean izango duen %25eko gehikuntzaren haritik, bi urteren buruan, 6,5 milioiko fakturazioa lortzeko moduko hazkundea izan dezake.

Irua nazioarteko meatzaritza sektorean duen presentziagatik nabarmendu da, aleazio berezietan lantzen dituen balbulei esker. Esparru honetan, potentzial handia du presio handiko aplikazioen garapenean, energia birsortzeko instalazioetan eta gatzgabetze-instalazioetan, zeregin horietako material-eskariaren ondorioz.

Hauek dira atzerrian sinatu berri dituen kontratuetako batzuk: Rotterdam-eko portuko (Herbehereak) birgasifikazio-instalazio baterako tamaina eta neurri desberdinetako bentosen horniketa, Queretaro-ko (Mexiko) akueduktua edota El Abra meategia, Txilen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke