ES | EU


2014ko Abendua 22


Irisbond enpresa gipuzkoarrak “inpaktu sozialaren akzesita” lortu du La Caixako Gizarte Ekintzaren Emprendedor XXI Programaren barruan. “La Caixa” Gizarte Ekintzak ematen duen 25.000 euroko golardo honen helburua, enpresa berritzaileek gizarte-inpaktu positiboa sortzeko eta arazo sozialei konponbide errentagarri eta jasangarriak emateko egindako lana aitortzea da.


Irisbond-ek ordenagailua begiez kontrolatzeko sistema aurreratu, fidagarri, erabilerraz, zehatz eta lehiakorra sortu du, desgaitasunarekin (EAEa duten pazienteak, paraplegikoak, garuneko paralisiak…) zerikusia duten sektoreetan, industria-integrazioan edota aplikazio zientifikoetan erabiltzeko modukoa, eta nazioarteko proiekzio handia duena.

Eduardo Jauregi Irisbond-en sortzaile eta CEOak esan duenez, “oso pozik eta harrituta gaude aintzatespen honekin, eta gogoan hartzeko moduko pizgarria izango da, enpresa eta pertsonen mesedeko berrikuntza teknologikoan lanean jarrai dezagun”.

Irisbond Gipuzkoan sortu zen 2013ko uztailean, Vicomtech-IK4 ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzaz bazkide teknologiko gisa. Urteetako ikerketa-lanaren ondoren, 2013ko urrian, Irisbond Primma kaleratu zuen, gerora Espainian, Argentinan, Venezuelan, Txilen, Perun, Portugalen, Estatu Batuetan, Irlandan, Hegoafrikan, Grezian, Frantzian, Indian eta Finlandian sare propioen bidez merkaturatu duena.