Fabrikazio aditiboak industria aeronautikoari ekar diezaizkiokeen onurak ikertzen ari dira

2014ko Abendua 17,

imagen spri tecnología

Hegazkinetako motorren piezen fabrikazioaren ingurumen-kostuak murriztea, horien diseinu-askatasuna handitzea eta erregaien kontsumoa eta gas kutsatzaileen emisioak gutxitzea dira fabrikazio aditiboko teknika modernoen aplikazioak industria aeronautikoan eragin ditzakeen onuretako batzuk.


Testuinguru honetan, IK4 Aliantza Teknologikoa, Rolls-Royce multinazionala buru duen Merlin izeneko asmo handiko europar proiektuan parte hartzen ari da, metalgintzako fabrikazio aditiboaren aurrerapen teknologikoak hegazkin-motorren osagaien merkatura hurbiltzeko asmoz.

Gaur egun, motore aeronautikoetako piezak fabrikatzeko erabiltzen diren metodo tradizionalek material-kenketako teknikez baliatzera behartzen dute, eta horren ondorioz sortutako txatar-piloa izugarri handia izan ohi da, landutako geometriaren konplexutasunaren arabera.

Merlin proiektuko ikertzaileen helburuetako bat, laser bidezko fusio selektiboa (SLM) eta laser bidezko metal-jalkipena (LMD) bezalako fabrikazio aditiboko teknikak motorren osagaien fabrikazioan erabil daitezkeela eta horri esker aire-garraioaren ingurumen-inpaktua murriz daitekeela frogatzea izan da.

Lanen ondorioak joan den astean aurkeztu ziren, IK4-Lorteken Ordiziako egoitzan antolatutako agerraldi batean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke