Achucarroko ikertzaileek 250.000 euroko laguntza lortu dute esklerosi anizkoitza ikertzeko

2014ko Urria 01,


Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroan lanean diharduten Maria Domercq eta Carlos Matute euskal ikertzaileen lan batek Merck Serono laborategiek emandako 250.000 euroko laguntza lortu dute esklerosi anizkoitza ikertzeko.


Proiektu hau izan zen, aurkeztutako 205 proiektuen artean aukeratu ziren bost lanetako bat. Diana terapeutiko berri bat garatzea da ikerketa honen xedea, baina ez zelula immuneei erreparatuta, esklerosi anizkoitzaren ohiko tratamenduan egiten den bezalaxe. Horren ordez, mikroglia modulatzea proposatzen du. Hau da, zelula horiek birsorkuntza-prozesuan lagun dezakeen fenotipo antiinflamatorio baterantz desbideratzea.

Achucarroko ikertzaileen ustez, hiru urte inguru beharko dira oraindik, ikerketa horietan emaitzak lortzen ote diren eta saiakuntza klinikoetan erabiltzeko aukerarik ote dagoen egiaztatu arte.

Aintzakotzat hartu ziren, halaber, Ipar Amerikako Yaleko unibertsitate ezaguneko Neurologia Sailean lanean diharduen Margarita Dominguez-Villar ikertzaile andaluziarraren lanak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke