ES | EU


2015ko Urtarrila 05


Bide-kameren ugaritasunak eta software “adimendun” egoki batez GPS bidezko sentsoreekin eta osagai geolokalizatzaileekin batera erabiltzeko aukerak segurtasunarekin zerikusia duen potentzialtasun handiko negozio-eredu berri bat garatzeko modua erraztu dute garraio-sistemetan nahiz industria arloko fabrikazio-prozesuetan, eta bereziki trenbide-sektorean.


CIE taldeko Dominion euskal enpresa teknologikoarekin batera Famcon XXI sozietateari atxikita dauden zenbait euskal inbertsiogilek Visual Line deritzon enpresa-proiektu berria abiarazi dute. Bilbon finkatutako oinarri teknologikoko start-up honen helburua, ikusmen eta adimen artifizialeko ‘made in Euskadi’-ko sistema patentatuak garatu eta merkaturatzea da.

Dominion-ek Visual Line proiektuaren arduradun izendatu duen Iñigo Zorriketa Vicomtech-IK4 euskal zentro teknologikoko presidentearen hitzetan, “enpresa berriak tren-sistemetako segurtasunari eusten laguntzen duten Begile eta Begitrain sistema berritzaileak garatu ditu, besteak beste”.

Visual Lineren arduradunaren esanetan, bideo-edukien analisia (VCA) deritzon teknologiak bideoak automatikoki aztertu eta irudi bakar batean ezin oinarri daitezkeen denborazko gertaerak zehaztea ahalbidetzen du. “Teknologia honen bitartez, kamerak beharrezko adimenaz hornitu ahal ditugu, atzitzen duten informazioaren zati bat ezagutza erabilgarria, hots, balizko egoera arriskutsuei buruzko denbora errealeko informazioa bihurtzeko gauza izan daitezen”.

Ekipamendu hauen merketzeari eta azkenaldian lortu duten heldutasun teknologikoari esker, objektu susmagarrien detekzioan, instalazioen kontrol perimetralean eta segurtasunaren arloko beste hainbat esparrutan hedatuta daude, baita trafiko arloan ere, ibilgailuen abiadura kontrolatzeko edota ibilgailutik trafiko-seinaleak detektatu eta ezagutzeko, besteak beste.

Hala ere, Zorriketak dioenez, trenbide-sektorea eta instalazio petrokimikoak bezalako potentzial handiko beste sektore batzuetan, teknologia hauek ez dira oraindik aplikatu