ETE tresna. Lehen deialdiko emaitzen analisia. Lezioak eta gomendioak”.

2014ko Urria 24,

imagen spri -instrumentoPYME

Lau euskal enpresa: Graphenea, Graphene oxide for advanced polymer applications proiektuarekin; Biolan, Enzymatic SO2 biosensor for rapid food safety monitoring proiektuarekin eta Sapa Operaciones, S.L. Demonstration of a Binary-Logic Hybrid Transmission for Heavy-Duty Vehicles proiektuarekin eta Bioftalmik. Lau horiek dira Horizontea 2020 programaren ETE Tresna programako finantzaketa jasoko duten lehenengoak deialdiaren lehen fasean.


ETE Tresna finantzaketa eskema bat da, diru-laguntza bidez funtzionatzen duena eta laguntza ematen diena Europa mailako berrikuntza proiektu baten bidez hazteko, garatzeko eta nazioartekotzeko asmoa duten ETEei. Hurrengo 7 urteetarako 2.800 milioi euroko aurrekontua du eta ETE tresnak ETE-etarako epe ertainerako hazkunderako negozio-aukerari erantzuten dieten proiektu nagusiak finantzatuko ditu. Onartutako proiektu bakoitzerako finantzaketa publikoaren gehieneko muga 2,55 milioi €-koa izango da. Lehen deialdian, Espainia izan da finantzatutako proiektu kopuru handieneko herrialdea (39), eta haietako 4k Euskadiko ETE-en partaidetza izan dute.

Programak hiru fase dauzka. Lehen fasea amaitzerako 2.602 proposamen hautagarri aurkeztu dira eta horietatik 317k bakarrik gainditu dute 15etik 13 puntu lortzeko muga, finantzaketa lortzeko gutxienekoa alegia. 317 horietatik, berriz, 155 enpresak bakarrik jasoko dute finantzaketa. Espainiak 39 proiekturentzako finantzaketa lortu du eta lehen postuan dago Erresuma Batuaren (26) eta Italiaren (20) aurretik.

Lehen deialdiaren ondoren, CDTI Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (Horizontea 2020 programako ETE Tresnarako Espainiaren Ordezkaria eta Harremanetarako Puntu Nazionala da) fasearen emaitzak aztertu ditu ondorioak eta gomendioak ateratzeko, eta Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiari atxikita dagoen Euskadiko Europar Batasunerako Ordezkaritzak berehala eman die horien berri euskal enpresei.

Hala, onartu gabeko proiektuek elementu hauek dituzte amankomunean:

– Proiektuan gehiegi zentratzea, negozio aukeran zentratu beharrean.
– Konpainiaren deskribapen ez sinesgarria (azaldu beharra dago zergatik izango duen arrakasta zure enpresak eta zergatik ez lehiakideek).
– Lehiaren konponbideei buruzko informazio eza.
– Berrikuntza maila baxua, edo merkatuan dagoen produktu baten garapena planifikatzea.
– Ideia bat proposatzea merkaturatzeari buruzko erreferentziarik gabe.
– Proba soila izatea (ETE Tresna ez da loteria).

Ondorioz, hurrengo deialdietarako gomendio hauek proposatu dira:

– ETE Tresna dagoeneko funtzionala den produktu/prozesu/zerbitzu batentzat antzemandako negozio aukerentzat da. Horregatik, proposamenak azpimarratu behar du zertan datzan aukera hori, zein tamaina duen eta zeintzuk diren ETEak aprobetxatuko dituen alderdi garrantzitsuenak. Horrekin batera informazio garrantzitsu, koherente eta kuantifikatua eman behar du proiektuaren arrakastari esker enpresak izan dezakeen hazkunde aurreikuspenei buruz.

– Proposamenek negozio eredu sendo bat garatu behar dute. Proiektu berritzaileak merkatutik hurbil dagoen faseren batean egon behar du eta, beraz, beharrezkoa da konponbidearen merkatu azterlan serio bat aurkeztea. ETE Tresna ez da produktu/prozesu/zerbitzu bat garatzeko proiektua, baizik eta merkaturako bidea azkartzeko proiektu erakuslea.

– Ebaluatzailea konbentzitu behar da, uler dezan konpainiak baduela gaitasuna proiektua arrakastaz burutzeko eta merkatura eramateko. Proposamenaren berezitasuna azpimarratu behar da.

– Behar bezala justifikatu behar dira teknikaren egoerarekiko desberdintasunak eta xehetasun osoz deskribatu merkatuan eskaintzen diren konponbideak, argi frogatzeko eman nahi den jauzi kualitatiboa. Uneoro eman behar da informazio garrantzitsu, koherente eta kuantifikatua; espazioa mugatua da eta beraz ezinbestekoa da zehatza eta tinkoa izatea.

– Merkatuarekiko jauzi kualitatiboak objektiboa eta agerikoa izan behar du, bere tamaina barne hartuz eta baita ere azalduz zeintzuk diren enpresak hazkunde esponentzial hori lortzeko aprobetxatu ditzakeen alderdi garrantzitsuenak.

– Merkaturatze planak sendoa eta zehatza izan behar du, ideia on bat ez da nahikoa. Asmo handikoa eta errealista izan behar du, eta funtsezko papera izan behar du enpresaren hazkunde-proiektu estrategikoan. Argi dago, beraz, puntu hau oso garrantzitsua dela ebaluazioan eta horregatik ez da proiektuaren alderdi teknikoa soilik hartu behar kontuan.

– Frogatu behar da ETEaren zuzendaritza taldea prestakuntza prozesu osoan inplikatuta dagoela, benetako negozio proposamena dela erakusteko. ETE Tresnak enpresaren funtsezko proiektua izan behar du hazkunde estrategikoan, eta zuzendaritza-taldeak oinarrizko informazioa ematen dio proposamenari, negozio proposamen bat izan dadin, eta ez proposamen tekniko hutsa.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke