Ingeteamek ibilgailu elektrikoak birkargatzeko azpiegitura aurkeztu du Bruselan

2014ko Iraila 30,


Ingeteamek ibilgailuak birkagatzeko azpiegitura bat aurkeztu du Green eMotion mugikortasun elektrikoko europar proiektuak antolatutako ibilgailu elektrikoen rallyaren barruan. Ekitaldian, Siim Kallas Europako Batzordeko presidenteorde eta Garraio komisarioak euskal enpresak Iberdrolarentzat fabrikadu duen gailua probatzeko aukera izan zuen.


Sei ibilgailu elektrikok parte hartu dute rallyan: Irlandatik abiatu zen Nissan Leaf bat, Austriatik atera zen Opel Ampera bat, Renault Zoe pare bat, eta Milaneik bi egun eta erdiko bidaia eta birkargatzeko 10 geraldi eginez 1.049 kilometro zeharkatu zituen BMW i3 bat.

Ingeteamen kargagailua, Bruselako lorategi txiki batean kokatuta, ibilgailu elektrikoak kargatzeko eta interoperabilitateko erakustaldi bat egiteko erabili zen, konpainiak plataforma konplexu eta eskalagarria garatu baitu, birkarga-zerbitzuen operadoreek interoperatzeko aukera izan dezaten.

Funtzionamendua honelakoa da: birkarga egin nahi duen erabiltzaileak txartela Iberdrolak kudeatutako birkarga-gune batetik pasatzen du. Hortik informazioa Iberdrolaren kudeatzaileari bidaltzen zaio. Txartela ezagutzen ez badu, informazioa Green eMotion plataformara igortzen da, gainerako operadoreei txartela haiena ote den galdetu eta, enpresarekiko indarreko kontraturik izatekotan, birkarga baimentzeko.

Erakustaldian, Irlandako ibilgailu bat, Ingeteamek Iberdrolak konpainia espainiarrarentzat fabrikatu duen birkarga-zutabe batean kargatu zen, Irlandako kudeatzailearen txartela erabiliz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke