Ingeteam Panamako merkatura iritsi da

2014ko Abendua 22,

imagen spri tecnología

Nazioartekotzearen aldeko apustuaren barruan, Ingeteam euskal enpresak filial berri bat abiarazi du Panaman. Herrialde honek energia berriztagarrien aldeko apustua sendotzeko asmoa du datozen urteotan.


Enpresak herrialde hartako lehen parke eolikorako -Erdialdeko Amerikako handiena da- lanean dihardu gaur egun, aerosorgailuetako eta subestazioko eragiketa eta mantentze-lanak eginez. Parkeak 22 aerosorgailu ditu guztira, eta 55 MWeko potentzia instalatua, 20.000 familia elektrizitatez hornitzeko adina.

Era berean, beste 66 aerosorgailu jartzea aurreikusi da (II. fasean eta III. fasean), ekoizpen-ahalmena 165 MWeraino igoz eta herrialdeak behar duen energia estimatuaren %8 sortuz. Ingeteamek Panamako bi instalazio fotovoltaiko ere lotu ditu aurten Karibe aldeko Colon hirian: bata 200 kWekoa, eta bestea, autokontsumokoa, 15 kWekoa.

Panamako filiala 7 pertsonaren kontratazioaz inauguratu berri da, eta datorren urtean 20 langile izango ditu aurreikuspenen arabera. Energia berriztagarrien arloko instalazioetako eta ekipoen komertzializazioko eta salmenta ondoko eragiketa-zerbitzuak eta mantentze-lanak dira filialaren jardueraren ardatz nagusiak.

Ekimen hau, herrialde latinoamerikarrak 2009-2012ko Energia Plan Nazionalaren bitartez energia berriztagarrien alde egindako apustuaren ondorioz sortutakoa da. Plana energia eoliko eta fotovoltaikoari buruzko azterketetan oinarritu da, eta etorkizuneko apustu bilaka daiteke epe labur eta ertainean herrialdearen ezaugarriei esker.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke