Indar enpresak motor elektrikoak fabrikatuko ditu Brittany Ferries-eko ontzirik handienerako

2014ko Urria 23,


Ingeteam taldeari atxikitako Indar konpainiak Brittany Ferries armadore frantziarrak esleitutako kontratu bat lortu du, honen flotako ferryrik handiena izango dena monitorizatzeko.


Indar konpainiaren ontzigintza arloak nazioarteko ospe handia lortu du gurutzaontziak baino txikiagoak diren itsasontzietako propultsio-motorren diseinuan, eraikuntzan eta muntaketan. Era horretako ontziek itsas-plataformei zerbitzua ematen dihardute nagusiki.

Ferryen negozioan sartzeak garrantzi handiko aurrerapausoa ekarriko lioke euskal konpainiari, nazioarteko ospea lortzeko eta nagusiki Floridako ontzioletan lantzen den gurutzaontzi handien negozioaren iparramerikar merkatura hurbiltzeko eskainiko liokeen aukeragatik.

Brittany Ferries armadorearekiko kontratuan aurreikusi denez, Indarrek ontziko motore elektrikoen hornikuntza egin beharko du. Honela, egoera normalean ontziari bultz egiten dioten motor nagusiez gain, ontziaren alboetan kokatu eta mugimenduetarako erabiltzen diren motor propultsatzaile lagungarriez ere arduratuko da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke