Ikusik bere garapenak aurkeztu ditu Smart City World Congress azokan

2014ko Abendua 22,

imagen spri innovacion

Ikusik bere azken garapenak aurkeztu ditu Bartzelonan antolatu berri den Smart City World Congress delako topaketan. Gertaera honek mundu osoko adituak bildu ditu hiri adimendunei buruzko ezagutzak trukatzeko.


Munduan diren esparru honetako topaketarik garrantzitsuenetakotzat jotzen den honetan, Ikusik hiri adimendunekin zerikusia duten bere azken berrikuntzak aurkeztu ditu. Bi dira: Spider proiektua, hiriko zerbitzuak eta mugikortasuna kudeatzeko sistema; eta Dolphin proiektua, hiriaren eta biztanleen arteko komunikazio interaktiboa ardatz duena.

Spider-ek azpiegitura desberdinak plataforma bakar batetik kudeatzeko aukera eskaintzen die hirietako arduradunei. Sistemak mugikortasuna, garraio publikoa, segurtasuna eta energia arloko azpiegiturak bezalako esparruei buruzko informazioa eskaintzen du. Horrela, hirian gertatzen ari dena bistaratu eta aztertzeko aukera ematen du, denbora errealean sortutako datuak elkarrekin lotuz.

Dolphin proiektuak esparru publikoei nahiz eremu pribatuari zuzendutako eduki interaktiboak banatzea du helburu. Sistema honek herritarrei era askotako informazioak eskaintzea ahalbidetzen du, ordutegiak, zerbitzuak, trafikoaren denbora errealeko egoera eta bestelako gorabeherak barne, baita aisialdiko edukiak eta publizitatea ere.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke