IK4-CIDETECen energia biltegiratzeko teknologiei buruzko “Batteries and Fuel Cells Seminar” mintegia egingo da

2014ko Urria 14,


IK4-CIDETECen egingo da, azaroaren 3an eta 4an, erregei-baterietan espezializatutako Batteries and Fuel Cells Seminar mintegia, Israelgo Shmuel De-Leon Energy Ltd. konpainiako Shmuel De-Leon adituaren laguntzaz.


Mintegiak energia biltegiratzeko sistema elektrokimikoen ezaugarriak, erabilerak eta beharrak izango ditu ardatz, aplikazio-eremu mugikor nahiz estazionario nagusietako premia gero eta zorrotzei erantzuteko nagusitu diren azken joerak argituz.

Topaketak oso gonbidatu berezia izango du: Bar Ilan Unibertsitateko Doron Aurbach irakaslea, ioi-litiozko baterien eta “litio osteko” teknologien nazioarteko erreferentzia, baterietarako material inguruko azken joerei buruzko hitzaldi berezia eskainiko duena.

Jardunaldiko bi egunetan, kargagailuak, sareko biltegiratzea eta bateria adimendunak bezalako gaietan espezializatutako teknologiei buruzko hitzaldiak eskainiko dira.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke