IK4k 14,5 M€ erakarri ditu Euskadira 4.0 Industriaren arloko 20 europar proiektutan duen parte-hartzearen bitartez

2014ko Urria 23,


IK4 Aliantza Teknologikoak Europar Batasunaren finantzaketako 14,5 milioi euro erakarri ditu Euskadira, Factories of the Future (FoF) ekimenari dagozkion 20 europar proiektutan duen parte-hartzearen bitartez eta enpresei lehiakortasun-abantaila globala eskaintzeko Lantegi Adimendunaren alde eta 4.0 Industriaren alde egin duen apustuari esker


Euskal aliantza ETP Manufuture europar sarearen Zuzendaritza Kontseiluko eta Espainiako Manu-KETeko kidea da, KIC Added Value Manufacturing Promotion delako ekimenean parte hartzen du, eta hari atxikitako zentroetako lau European Factories of the Future Research Association (EFFRA) deritzoneko kideak eta elkarte horretako Partnership Board-eko partaide aktiboak dira.

Fabrikazio Aurreratuak eta Lantegi Adimendunak teknologia txertatzearen aldeko apustu egiten dute, prozesu guztiak elkar lotuta eta elkarreraginean dituen lantegiaren bertsio informatizatua lortzeko asmoz, kostu txikiko ekonomiekin lehiatzeko moduko balio erantsia emanez.

Hauexek dira IK4 esparru honetan lantzen ari den hiru ardatz nagusiak: balio-sareen integrazio horizontala, produktuaren balio-kate osoko bizitza-zikloko ingeniaritzaren integrazio digital osoa, eta manufaktura konektatuko sistemen integrazio bertikala.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke