IHOBE, SPRI eta ACLIMAk bat egin dute Euskal Ekoindustriaren internazionalizazioa bultzatzeko

2014ko Azaroa 21,

imagen spri internacionalización

Ihobe eta SPRIk –Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoek- eta  Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute gaur, Bilbon, euskal ekoindustria nazioarteko merkatuan elkarrekin sustatzeko eta dinamizatzeko.


Javier Aguirre Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ihobe ingurumen jarduketarako sozietate publikoaren zuzendariak, Alex Arriola Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko SPRI Garapen Agentziaren Zuzendariak eta Xabier Caño ACLIMAko presidenteak kolaboratzeko konpromisoa hartu dute, ingurumen-sektoreko euskal enpresak kanpora ateratzen laguntzeko. Hitzarmenak bi urteko iraupena du aurreikusita, 2016ko abendura arte.

Hitzarmenaren akordioen artean, azpimarratzekoa da Ihobe Sozietate Publikoak eta ACLIMAK euskal industrien kasu praktikorik onenen katalogo bat prestatuko dutela, Euskadiko enpresek eskaintzen dituzten ingurumen-ondasun eta –zerbitzuei buruz. Txosten horri euskal administrazio eta enpresen ingurumen-jarduera garrantzitsuenen zerrenda gehituko zaio.

Beste alde batetik, egiten zaizkion eskariei erantzunez, SPRI sozietate publikoaren nazioarteko bulegoek ingurumen-lehentasunei buruzko azterlanak egingo dituzte, bulego bakoitzari dagokion herrialdean, eta goi mailako kontaktuak identifikatuko dituzte ingurumenaren alorrean.

Horrez gain, hitzarmen honi esker, ingurumen-sektoreko euskal enpresek Enterprise Europe Network sarearen laguntza jasoko dute, bai teknologiaren transferentziarekin zerikusia duten alderdiei buruz eta bai HORIZON 2020 europar programaren I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukerei buruz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke