Iberdrolak Erresuma Batuko bere lehen offshore parke eolikoa inauguratu du

2014ko Azaroa 12,


Iberdrola euskal enpresak West of Duddon Sands-eko parke eolikoa inauguratu du. Hauxe da konpainia espainiar batek historia osoan abiarazitako lehen ‘offshore’ –itsas zabaleko– proiektua. Dong Energy enpresa daniarrarekin batera garatutako proiektu honetarako 2.000 milioi euroko inbertsioa egin da.


West of Duddon Sands-eko instalazioak 389 megaWatteko potentzia instalatua du, eta horren bitartez, Britainia Handiko 280.000 etxebizitza energiaz hornitzeko behar beste elektrizitate ekoitziko du. Hauxe dugu kategoria honetan dauden mundu osoko instalaziorik handienetakoa, eta bide berriak zabalduko dizkio, Erresuma Batua, Alemania eta Frantzia bezalako herrialdeetan 8.000 MW inguruko proiektu-zorroa duen enpresa-talde honi, teknologia honetan aitzindaria izan dadin.

Ingalaterrako ipar-ekialdeko kostaldean den Barrow-in-Furness herritik 20 bat kilometrora kokatuta dagoela West of Duddon Sands-ek 67 kilometro koadro inguruko azalera estaltzen du. Siemens enpresa alemaniarrak ekoitzitako azken belaunaldiko turbinek 3,6 megaWatteko (MW) gaitasun bateratua dute, eta horrenbestez, elektrizitate-konpainiak orain arte erabili dituen potentzia handieneko aerosorgailuak dira.

Offshore parke berriak 108 aerosorgailu ditu guztira, eta bere kokapeneko baldintza klimatologiko latzei aurre egiteko diseinatuta dago. Surtutako energia Heysham herrian finkatutako azpi-estaziora garraiatzen da, itsaspeko bi hariren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke