Histocell-ek akordio bat lortu du Luqa Pharmaceuticals-ekin Reoxcare Txinan merkaturatzeko

2014ko Abendua 15,

imagen spri innovación

Histocell-ek akordio bat lortu du Luqa Pharmaceuticals enpresarekin, Txinan Reoxcare delako produktua merkaturatzeko. Reoxcare sendaketa zaileko zauriak orbaintzeko erabiltzen den apositu aktiboa da.


Honela, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean finkatutako Histocell enpresak Reoxcare gehituko dio 2015ko produktu-zorroari. Datorren urtea jarduera bizi-bizikoa izango da enpresaren aurreikuspenen arabera, izan ere, konpainiak esku artean darabiltzan asmo handiko bi proiektu -terapia zelularraren arlokoak- saiakuntza klinikoko fasean sartuko baitira.

Luqa Pharmaceuticals enpresarekin izenpetutako akordioa munta handikoa da, Europan baino lehenago merkaturatuko baitu produktua Txinako merkatuan. Honen ezaugarriei erreparatuta, gertaera hau garrantzi handi-handikoa da, Marta Acilu Histocell-eko zuzendariorde eta negozio-garapeneko zuzendariaren esanetan. Akordioak Rexocare Hong Kong-en eta Macaon merkaturatzea ere aurreikusi du.

Hitzarmen honi esker, Histocell-en produktuak erraztasun handiagoaz saldu ahal izango dira Txinako merkatuan, eta errazagoa izango da, halaber, beste herrialde batzuetarako akordioak lortzea, bereziki Reoxcare-rentzat potentzialtasun handiko merkatutzat jotzen diren Europa eta Latinoamerikako herrialdeei begira.

Horren haritik, konpainiaren aurreikuspenen arabera, garapen berri horrek 10 milioi euroko ekarpena egin diezaieke enpresako kontuei 2015az geroko bost urteetan, ordurako salgai izatea espero baita, Europar Batasun osoan saltzea ahalbidetuko duen CE zigilua lortu ondoren. Histocell-en produktu hau munduko herrialde nagusietan patentatuta dago jadanik.

Sendaketa zaileko zauriak orbaintzeko erabiltzen den Reoxcare izeneko apositu aktibo hau garatzeko, Histocell-ek lau urte eta milioi bat eurotik gorako inbertsioa egin du. Konpainiako zuzendariordeak azaldu duenez, “oso produktu berritzailea da”, merkatuan parekorik edo antzekorik ez duena.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke