ES | EU


2014ko Azaroa 28


Kalitate handiko grafenoaren fabrikazioan diharduen Graphenea euskal enpresa 2014ko 100 enpresa berritzaileenen artean sartu dute Cleantech Group taldeak landutako “Ones to Watch” delako zerrendan. Antolakunde honen eginkizuna, “i3 market intelligence platform” deritzonaren bitartez, erakundeak berrikuntza iraunkorrarekin lotzea da, aholkularitza-zerbitzuetako eta ekitaldi globaletako adituak tarteko direla.


Han-hemenkako merkatuetan lidergoa lortu duten enpresa berriak nabarmentzea da “Ones to Watch” zerrendaren helburua. Enpresa hauek ez dute merkatuaren behar besteko laguntzarik izan “2014 Global Cleantech 100” zerrendan agertzeko, eta ez dira aurretiaz azaldu zerrenda horretan, baina giltzarrizko enpresen, inbertsiogileen eta Cleantech Group taldeko analisten sostengu sendo eta argia dute.

Jesus de la Fuente, Grapheneako CEOa, pozik azaldu da “Ones to Watch” zerrendan sartu izanagatik, eta bere ustez, “aukeraketa hau azken urteotan egindako lan gogorraren emaitzatzat gaineratu behar zaio konpainiaren egungo hazkunde-aldiari”. “Berritzen jarraituko dugu, sektore honen eta beste batzuen mesedetan”, ziurtatu du De la Fuentek.

Euskal enpresa hau 2010ean sortu zen nanozientzien arloko CIC Nanogune Ikerketa Kooperatiboko Zentroaren bultzadaz, eta nazioarteko grafeno-ekoizle nagusietakoa bilakatu da, bere esportazioak 52 herrialde baino gehiagotara iristen direlarik. Grafenoa CVD formatuan lantzea eta grafeno-oxidoak, dispertsio akuosoko grafeno-oxidoa eta hauts formatuan murriztutako grafeno-oxidoa ekoiztea dira Graphenearen jardueraren ardatz.