Graphenea, Biolan eta Sapa enpresek Europar Batasunaren laguntza berezi bat jaso dute berrikuntza arloko proiektuak finantzatzeko

2014ko Iraila 30,


Graphenea, Biolan eta Sapa Operaciones enpresak aukeratu ditu Europar Batasunak, enpresa txiki eta ertainetako I+G+b sustatzea xede duen tresna berri batez profitatzeko aukera izan dezaten. Hiruren artean, 50.000 euroko laguntza jasoko dute, berrikuntza arloko proiektuen bidergarritasunari buruzko azterketak eta aholkularitza indibidualizatua finantzatzeko.


Dirulaguntza hau, enpresa txiki eta ertainen berrikuntza-proiektuak finantzatzeko datozen zazpi urteotan 3.000 milioi euro banatuko diten Horizonte 2020 programari atxikita dago. Europako enpresa-ehunaren %99 baino gehiago enpresa txiki eta ertainak dira.

Graphenea enpresa donostiarra dugu, garraioan, energian, teknologia berrietan eta medikuntzan erabiltzen den grafenoa izeneko materialaren Europa osoko ekoizlerik handienetakoa, eta Sapa Operaciones andoindarra garraio iraunkor eta integratuari buruzko proiektu batean murgilduta dago.

Bio-osasuna, nekazaritza-elikadura eta enologia bezalako esparruetan lan egiten duen Biolan Zamudioko bioteknologia-enpresari dagokionez, elikadura arloko segurtasunari zuzendutako biosentsore entzimatiko bat da Bruselan aukeratutako proiektua.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke