Gerdauk milioi bat euro inbertitu du Azkoitiko instalazioetan ingurumen arloko hobekuntzak egiteko

2014ko Urria 13,


Gerdauk milioi bat euro inbertitu du, energia-eraginkortasuna areagotu, uraren erabilera optimizatu eta hondakinen sorkuntza murriztuko duten teknologia eta lan-metodoen bitartez, Azkoitiko instalazioetan ingurumen arloko hobekuntzak egiteko.


Energia-eraginkortasunaren arloan, 2011z geroztik, enpresak hobekuntzak ezarri ditu ijezketa-labean, gas naturalaren kontsumoa murriztu eta errendimendu energetikoa gehitzeko.

Proiektu hau labearen egoerari buruzko eta Honeywell teknologien bitartez lor zitezkeen balizko aurrezkiei buruzko azterketa batez hasi zen. Bigarren fasean, 115.000 euro inbertitu ziren neurketa-ekipoetan eta “on-line” kontrol-sistemetan, errekuntza-prozesua monitorizatu eta doitzeko.

Jarduketa horiei eta lan-metodoetan egindako aldaketei esker, 2013an CO2 emisioak %11 murriztea lortu da, 2010eko isurketekin alderatuta. Uraren erabileren arrazionalizazioari dagokionez, barruko birzirkulazio-indizea handitzeko jarduketak egin dira, eta horien bitartez, kontsumoa %50 murriztu da2013an, ibaitik 100.000 m3 ur gutxiago hartu balira bezalaxe.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke