Seinaleztapen zelularrean eta minbiziaren metabolismoan trebatutako nazioarteko adituak CIC bioGUNEn elkartu dira

2014ko Urria 16,


CIC bioGUNE biozientzietako euskal ikerketa-zentroak minbiziari buruzko ‘Translational advances in cancer cell signalling and metabolism’ izenburuko biltzar zientifikoa antolatu du, seinaleztapen zelularra eta minbiziaren metabolismoa ikertzen diharduten zientzialarien arteko informazio-trukea sustatzeko asmoz. Bi esparru horiek gero eta garrantzi handiagoa dute onkologian, tresna terapeutiko berriak ekoizteko duten potentzial handiagatik.


Topaketa hau, Europan esparru honetan antolatzen diren garrantzitsuenetakoa, oinarriko zientzian nahiz arlo klinikoan diharduten ikertzaileen topagune bilakatu da. Horrela, gaixotasunaren kausak ikertzen dituzten zientzialariek eta ezagutza horiek pazienteengan aplikatzen dituzten sendagileek informazioa trukatzeko aukera izan dute, minbiziaren aurka borrokatzeko helburuari jarraiki.

Gertaera hau Arkaitz Carracedok (CIC bioGUNE) antolatu du, Pier Paolo Pandolfi (Harvard, AEB) eta Lewis Cantley (Cornell-eko Unibertsitatea, AEB) zientzialari prestigiotsuekin batera, eta mundu osoko 120 aditu erakarri ditu Bizkaiko Teknologia Parkean kokatuta dagoen CIC bioGUNEra.

Jardunaldietan, maila goreneko adituek emandako 20 hitzaldi, ikertzaile gazteen sei agerraldi eta mundu osoko ikertzaileen 50 poster antolatu dira.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke