Euskadik smart grids-en arloan dituen gaitasunak aurkeztu ditu Amsterdam-eko EUWam

2014ko Abendua 22,

imagen spri tecnología

Amsterdam-eko European Utility Week delakoa (azaroak 4-6), ‘smart grids’ edo sare adimendunen euskal sektorearen know-how eta gaitasunen nazioarteko proiekziorako plataforma bilakatu da.


Euskadiko Energia Klusterrak stand propio batez parte hartu zuen azokan, energia arloko euskal enpresa nagusien ordezkaritza zabal batekin batera, eta aukera horretaz baliatuta, garrantzi handiko bi ekimen ezagutarazi zituen: Bidelek Sareak proiektua eta ‘Smart Grids Basque Country’ marka.

Horren haritik, EUW azokak, Euskadin banaketa-sare adimenduna hedatzea xede duen Bidelek Sareak proiektuari dimentsio publikoa ematen lagundu du. Proiektu horrek, Euskadiko Energia Klusterrak bultzatutako ‘Smart Grids Basque Country’ markaren inguruan bildu berri diren ‘smart grids’ sektoreko hainbat enpresa hornitzaile ditu partaide.

Esparru honetan diharduten euskal enpresen irudi sendo eta trinkoa eskaintzea da marka sortu eta bultzatzearen helburua.

Guztira, 40 euskal erakunde -enpresak, zentro teknologikoak, etab.- azaldu dira ‘Smart Grids Basque Country’ delakoaren babespean, Euskadik sare adimendunetako azpiegiturak garatzeko duen potentzialtasuna balioarazteko asmoz.

EUWko euskal standak Euskadiko energia sektorearen ordezkaritza zabala bildu zuen, erakunde publikoak (EVE), enpresak (Arteche, Iberdrola Distribucion Electrica, Indra, Zigor, ZIV, JEMA), Tecnalia korporazio teknologikoa eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa tarteko zirela.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke