Europak euskal nanomedikuntza sektorea babestu du

2014ko Urria 20,


Nanomedikuntzako euskal sektorea zorioneko dago. Europako Batzordeak ebaluazio positiboa egin du euskal erakundeek gidatutako bi europar partzuergoren garrantzi handiko bi proiekturi buruz. Esterilitate balditzetan nanosendagaiak fabrikatzeko lantegi pilotuak abian jartzea da proiektu horien helburua. IK4-CIDETEC zentro teknologikoa eta Midatech Biogune enpresa buru dituzten proiektu hauek negoziazio eta behin-betiko konkrezio fasean daude, eta bien artean, 14,28 milioi euroko diru-hornidura dute.


NanoFacturing eta NanoPilot dira, esparru honetan aurkeztu diren 18 proiektuetatik Batzordearen ebaluazio positiboa lortu duten bi europar proiektu bakarrak, eta hauen helburua, nanosendagaiak ekoizteko instalazio pilotuak abian jartzea da, laborategi mailako zereginak eta proba klinikoetako lanak barne hartuta.

Batzordeak bi proiektuei emandako ebaluazio positiboa, Nanomedikuntzako Europar Plataforma Teknologikoak (ETPN), nanoBasque Agentziarekin (SPRI) eta CIC nanoGUNErekin batera, aste honetan bertan Donostian egin duen bileran ezagutarazi da. Hilaren 15ean eta 16an, Gipuzkoako hiriburuan egin dira, erakunde honen urteko batzarra eta batzar nagusia. ETPNk industria, irakaskuntza eta osasungintza arloko adituak biltzen ditu, medikuntzari aplikatutako nanoteknologia arloko ikerketa eta jarduera bateratuen antolaketa bultzatu eta nanoberrikuntza berritzaileko I+Garen transferentzia eraginkorra bermatzeko asmoz.

Topaketan, unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa, klinika eta ospitaleetatik etorritako sektore osoko 120 kidek parte hartu dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke