Bilboko portua, Estatuko merkantzia-bolumenaren ‘top ten’-ean

2014ko Azaroa 17,

imagen spri infraestructuras

Bilboko portuko merkantzia-trafikoa 22,8 milioi tonatik gorakoa izan da urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko epealdi berean baino %0,41 handiagoa, eta horrenbestez, Estatuko seigarren portua da merkantzia-bolumenari dagokionez.


Bestalde, Pasaiako portuak 2,5 milioi tona jaso zituen, iaz baino %24,6 gehiago, Estatuaren titulartasuneko 46 portuetan izandako gehikuntzarik handiena lortu duelarik.

Bilboko portuak 3,4 milioi tona ontziratu gabeko solido mugitu zituen guztira, iaz baino %2,97 gehiago, eta Pasaiako portuak 1,1 milioi tona, iaz baino ia %35 gehiago.

Sustapen Ministerioak aste honetan jakinarazi duenez, urtarriletik irailera bitartean, Estatuko portuek 356,6 milioi tona mugitu zituzten guztira, 2013ko epealdi berean baino %4,11 gehiago.

Epealdi honetako gorakada, Sustapen Ministerioaren esanetan, ontziratu gabeko solidoetan izandako igoerak eragin du, 64,9 milioi tonatik gorako guztizko kopuruaz, iaz baino %12,8 gehiago alegia. Nabarmentzeko modukoak dira Castelló, Algecirasko Badia, Tarragona eta Huelvako portuetan izandako igoerak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke