Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak fakturazio elektronikoa egiteko sistema ezarri du

2014ko Abendua 11,

imagen spri TEICS

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen bezeroek elektronikoki jasoko dituzte Parkearen fakturak METAPOSTAk garatutako METAFAKTUR postontzi seguruetan.

METAPOSTAk bost milioi eta erdi baino dokumentu gehiago bidali ditu 2011ko otsailean aurkeztu zenetik, ondorioz, 100 tona paper inguru aurreztuz.

Integrazio honekin, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak fakturen kudeaketa hobetzeaz gain, %80ko aurrezpena izango du ohiko postaren bidez egindako bidalketekin alderatuz.

METAPOSTA, 2015eko Euskal Agenda Digitalaren barneko zerbitzua da, eta Danimarka moduko beste herrialdeetan arrakastaz dabilen antzeko ekimenetan oinarria dauka. Enpresa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun Sailaren bitartez.


Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bezeroei elektronikoki fakturatzeko sistema martxan jartzeko asmoz, METAPOSTArekin sinatu du kolaborazio hitzarmena. José Miguel Corres Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendari nagusiak, Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendari eta METAPOSTAko presidenteordeak, eta Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasuneko Sailburuorde eta METAPOSTAko presidenteak sinatu dute hitzarmena.

Otsailetik aurrera, Zientzia eta Teknologia Parkeak elektronikoki bidaliko ditu haien bezeroen fakturak. Erabaki hau urrats handia izango da Parkearentzat, izan ere, honi esker kostuak eta denbora asko murriztuko dute eraginkortasuna hobetuz eta fakturen kontrol zehatzagoa lortuz, era berean, 25/2013 faktura elektronikoa sustatzeko Legeko oinarriak jarraituz.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak METAPOSTAren METAFAKTUR aplikazioa aukeratu du honetarako. Parkeak bere ERP sisteman integraturik izango du aplikazioa eta bezeroei Interneten bidez haien fakturak jasotzeko gune seguru bat eskainiko die non hauen zaintza digitala egin ahal izango duten, eskakizun legalak betez.

Fakturen kudeaketa optimizatzeaz gain, Parkeak urtero sortzen dituen 2.000 faktura inguru paperez bidaltzea saihestuko da, beraz, oso urrats garrantzitsua eta beharrezkoa da fakturazio elektronikoko sistema honen ezarpena Zientzia eta Teknologia Parkearentzat bere aurrezpen eta ingurumen-politikaren barne.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke