SPRI Taldea Txekia eta Poloniara joan da negozio aukerak bilatzeko Erdialdeko Europan

2014ko Iraila 18,


–       Euskal enpresa agentziaren ordezkaritza bat, Alexander Arriola zuzendaria buru duela, Txekiar Errepublikara eta Poloniara joan da aste honetan.

–       Bilerak egingo dituzte herrialde haietan kokatuta dauden Euskadiko enpresekin eta topaketa bat ere bai Moravia-Silesia eskualde txekiarreko garapen agentziarekin.


Aste honetan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpe dagoen SPRI-enpresa agentziako ordezkaritza batek negozio aukera berriak bilatuko ditu Erdialdeko Europako hainbat herrialdetan. SPRI Taldeko zuzendari Alexander Arriola buru duen misioa Txekiar Errepublikara eta Poloniara joan da astearte honetatik ostiralera, herrialde haietan kokatuta dauden euskal enpresak bisitatzera. Horrez gain, topaketa bat egingo du Txekiako Moravia-Silesia eskualdeko garapen agentziarekin, industria talde eta multinazional handiak baitaude kokatuta eskualde horretan.

Une honetan, 32 euskal enpresak dituzte produkzio ezarpenak Txekiar Errepublikan, eta 21ek Polonian.

Bisita Txekiar Errepublikan hasiko da, eta SPRIk Pragan duen bulegoan aztertuko dituzte euskal enpresek dituzten proiektuak eta beren egoera. Moravia-Silesia eskualdeko garapen enpresarekin egingo duten topaketan sinergiak bilatuko dituzte euskal enpresek negozio aukera berriak aprobetxatu ditzaten.

Asteazkenean, ordezkaritzak Txekian barrena kokatutako hainbat euskal enpresa bisitatu ditu eta ostegunean Varsoviara joango da. Ostiralean amaituko da misioa, programatutako enpresa-bilerak egin ostean.

Euskaditik Txekiar Errepublikarako esportazioak %166,7 hazi dira 2004 eta 2012 artean, eta hazkunde horri esker esportazio jomugen 16. postuan kokatu da azken bi urteotan. Txekian produkzio ezarpenak dituzten 32 euskal enpresa daude, eta merkataritza ezarpenak dituzten beste 9. Poloniaren kasuan, esportazioak %95,5 hazi dira 2004tik 2012ra bitartean, eta hala, Euskadiko esportazioen 14. jomuga bilakatu da. Une honetan, 21 euskal enpresak produkzio ezarpenak dituzte Polonian eta 18k merkataritza bulegoak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke