Sener Taldeak Erresuma Batuan duen presentzia indartu du bulego berri baten irekieraz

2014ko Urria 16,


Sener ingeniaritza eta teknologia zentroak Ingeniaritza eta Eraikuntza arloko dibisio bat zabaldu du Manchesterren, Erresuma Batuan duen presentzia indartzeko asmoz. Duela 25 urtez geroztik, Senerrek lantegiak ditu Erresuma Batuan, eta lankidetza estuan dihardu Rolls-Roycerekin.


Bulego berriak beharrezko laguntza eskainiko du abian diren proiektuen garapen eta bilakaerarako. Horien artekoa dugu, esaterako, Royal Navyrako eraikitzen ari diren QuQueen Elizabeth kategoriako bi hegazkin-ontzi. Ingeniaritza-lanak eta unitate horiek ekoizteko informazioaren sorkuntza Euskadiko marka daraman softwarearen laguntzaz egiten dira.

Aldi berean, Sener sektore aeroespazialarekin, energia eta ingurumenarekin eta azpiegitura eta garraio sektorearekin zerikusia duten beste proiektu batzuk aztertzen ari da Erresuma Batuan, Manchesterreko egoitzatik bultzatzeko asmoz.

Senerrek hiru bulego ditu Erresuma Batuan 2008az geroztik, Whetstonen (Leicester), Lincolnen eta Rugbyn zentro operatibo bana eta guztira 230 langile dituen ITPren filial baten bitartez (ITP Engines).

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke