EVEk eta Iberdrolak Euskadin banaketa-sare adimenduna zabaltzea xede duen proiektu pilotua bultzatu du

2014ko Abendua 01,

imagen spri tecnología

Bidelek Sareak Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) eta Iberdrolak elektrizitatea banatzeko sareari zuzendutako teknologia adimendunen garapenerako gauzatu duten aliantza publiko-pribatuaren emaitza da, 2012tik 2015era 60 milioi euroko inbertsio bateratua tarteko duena, baita 1.200 transformazio-zentroren automatizazioa, 200.000 kontagailu baino gehiagoren berriztapena eta azpiestazio elektriko baten modernizazioa ere. Europan aitzindaria den proiektu hau Bilbon, Portugaleten eta Lea-Artibaiko eskualdean garatzen ari da, eta Euskadiko beste eremu batzuetara zabalduko da.


Proiektu hau 2011n hasi eta aurten amaitzea espero da. Tecnaliako instalazioetan showroom bat duen proiektu honek Euskadiko Energia Klusterrarekin bat eginda dauden energia arloko enpresa askoren laguntza izan du, Arteche, Elecnor, ZIV, Ormazabal, MESA eta Ingeteam tarteko direla, besteak beste.

Bidelek Sareak proiektua Eusko Jaurlaritzaren EnergiBasque estrategiari atxikita garatu da, energia elektrikoaren garraio eta banaketari dagokion atalaren barruan. Euskadiko elektrizitate sektorea mundu mailako erreferentziatzat posizionatzea da ‘smart grids’ izenaz ezagutzen diren sare adimendunak aukeratu izanaren helburua. Elektrizitate sare adimendun hauen erronka nagusia, aldiz, elektrizitatea banatzeko sistemaren nahiz erabiltzaile eta enpresen mesedeko sistema malguagoa, sendoagoa eta seguruagoa garatzea lortzea da.

Horren haritik, Bidelek Sareak-en helburua, nazioarteko erreferentzia bihurtzeko bokazioa duen sare adimenduna zabaltzea da, munduko edozein lekutan egin litezkeen hedapenetara egokitzeko modukoa. Proiektuak, Euskadik duen ekintzailetza-gaitasuna finkatu eta enpresa-ehunaren ezagutza eta esperientzia bultzatzen ditu elektrizitate sektorean, Estatuan nahiz nazioarte mailan, Euskadiren garapen jasangarriaren mesedetan.

EVEk, laguntza finantzarioa ez ezik, energiaren aurrezki eta eraginkortasunari buruzko eta azken kontsumitzaileen eskariaren kudeaketa hobetzeari buruzko ikuspegia gaineratu dio proiektuari, eta Iberdrola Sare Adimendunen proiektua zuzentzeaz arduratu da ikuspuntu teknologikotik, aukeratutako zenbait esparru Estatu mailako eta nazioarteko erreferentzia bihurtzeko asmoz, elektrizitate sareen kalitateari eta eraginkortasunari dagokienez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke