Eiken eta Beaz zentroek jardunaldi bat antolatu dute industria sortzaileek ekosistema digitalean sor ditzaketen aukerei buruz

2014ko Abendua 09,

imagen spri TEICS

Abenduaren 11n KBi Digital espazioak “Negozio aukerak ekosistema digitalean” topaketa ostatatuko du. Jardunaldi horretan Enterprise Europe Network sareak ETEei laguntzeko eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu, eta mundu digitaleko multimedia enpresen
kasu praktikoak emango dira ezagutzera.
Profesionalen arteko lankidetza bilerak
ere egingo dituzte.


Beaz zentroak eta Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterrak Negozio aukerak ekosistema digitalean jardunaldia antolatu dute, industria sortzaileekin lotutako euskal enpresei laguntzeko. Bertan, negozio-ildo berriak bilatzen saiatuko dira eta aholkularitza emango diete enpresei mundu digitalean aurrera egin dezaten. Topaketa Bilbon izango da abenduaren 11n, eta hitzaldiak eta bertatik bertara kontatutako esperientzia praktikoak izango dira entzungai. Era berean, espazio berezi bat gordeko dute enpresek eta ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek lankidetza bilerak egin ditzaten, aurretik hala eskatzen badute.

Maialen Intxaustik, Euskadiko Enterprise Europe Network sarearen koordinatzaileak, topaketa horretan aurkeztuko ditu EENek EAEko ETEei eskaintzen dizkien laguntzak, bai negozio politiken eta aukeren ingurukoak, bai teknologia transferentziaren arlokoak eta baita ere Europako I+G+B finantzatzeko programei dagozkienak. Sare hori Europako Batzordeak bultzatzen du eta Europako 40 herrialdetako 500 erakundek baino gehiagok parte hartzen dute bertan. Euskadin ere badu presentzia Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bidez), Beaz eta Innobasque zentroek eta Araba, Gipuzkoa eta Bilboko Merkataritza Ganberek osatzen duten partzuergoaren bitartez.

Kasu praktikoei dagokienez, jardunaldian parte hartuko du Ignacio Garcia-Legazek (Euskaltel enpresako TB zuzendaria), zeinak ikus-entzunezkoen kontsumoan gertatu diren aldaketez hitz egingo baitu; Carlos Ruiz, Calle Cruzada enpresako produkzio buruak eta Joséphine Rohner eta Lucas Tourner-ek, zeintzuek hizpide izango baitituzte teknologia digitalek eskaintzen dituzten interakzio mota berriekin lotutako jardunbide egokiak. Horiez gain, beste izen ezagun batzuk ere parte hartuko dute topaketan: David Parrish, industria sortzaileetan aditua; Francisco Asensi, Endemol-Beyond España enpresako zuzendaria eta Melanie Parejo, Youtube atariko Aliantza Estrategikoen managerra.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke