Basque Audiovisual eta Bilbao Bizkaia Film Commission, Cannes-eko MIPCOM ikusentzunezko azoka nagusian

2014ko Urria 22,


Euskadiko hamabi enpresak parte hartu dute aurten Cannes-en, kontinente guztietako edukien industriaren ezinbesteko hitzordutzat jotzen den MIPCOM ikusentzunezko azokan.


Cannes-eko Palais des Festivals-eko kokapenik onenetako batean finkatutako stand propio batez, ikusentzunezkoen arloko euskal enpresek sektoreko nazioartekotze-ekintza kontsolidaturik garrantzitsuenetako bat gauzatu zuten.

Hauexek dira Basque Audiovisual-en bilduta bertaratu ziren enpresak: EiTB, Baleuko, Basque Stream, Euskaltel, Expressive Media Projects, K 2000, Lumiere Produkzioak, New Media Euskadi, Pausoka Entertainment, Prime Time Media,Somuga eta Sugar Factory.

Ekintza bultzatu duten Euskadiko Ikusentzunezkoen Klusterrak eta Etxepare Institutuak nabarmendu dutenez, garrantzi handikoa da euskal industriak merkatu horretan parte hartzea, industria-ehunaren mesedeko negozio-aukerak sorrarazten dituen nazioarteko munta handiko erakarpen-gunea baita Basque Audiovisualentzat

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke