Danobatgroup cre100do.es ekimenean parte hartzeko aukeratu dute

2014ko Abendua 10,

imagen spri innovación

Bankinter Berrikuntza Fundazioak ICEXekin eta Enpresarien Zirkuluarekin batera bultzatu duen Cre100do.es proiektua aurkezteko ekitaldian, Danobatgroupaurkeztu dute ekimen horretako lehenengo 15 enpresa parte-hartzaileen artean. Proiektu honen bitartez, Espainiako enpresei hazten lagundu nahi zaie, estatuko ekonomiaren eragile eta enplegu kualifikatuaren sortzaile diren aldetik.


Danobatgroup, Accenture, AFI, AT Kearney, Bankinter, Deloitte, ESADE, Garrigues, IBM, IESE, McKinsey, Ramon y Cajal eta Telefonica bezalako enpresen aldean hautatu dute Bankinter Berrikuntza Fundazioak egindako lehen aukeraketa honetan.

Cre100do.es-ek konpainia handiak bihurtzen lagunduko die datozen 5 urteotan potentzial nabarmena duten 100 enpresari, berrikuntza, lehiakortasuna, ekoizpena eta nazioartekotzearen mesedeko ahalegina tarteko dela. Ekimen honen bidez, urtean, eragin biderkatzaileko inpaktu positiboa duten 15-25 enpresa aukeratuko dira, hauen hazkunde-potentziala ebaluatzeko irizpideak aplikatuz.

Cre100do.es-ek ideiak, baliabideak eta talentua batuz lortu nahi du helburu hori, praktikarik onenak erakutsiko dituzten enpresa aitzindarien eskutik, eta normalean enpresa handien zerbitzuan diharduten ospe handiko profesionalen laguntzaz. Ekimen honen bidez landuko diren arlo desberdinen artean, enpresen hazkunde-potentzialari dagokiona nabarmendu behar da, hazkunde horren gakoak detektatu eta Espainiako ekonomiaren motor gisa garatzea xede duena.
Berrikuntzaren eta praktika onenen esparruari ere ekingo dio, enpresen berrikuntza-premien bitartez. Beste jarduera-esparru batzuk nazioartekotzea eta talentua izango dira.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke