Danobat-ek GHH-BONATRANSen kontratu bat lortu du Indian tren-ardatzen horniketarako

2014ko Urria 07,


GHH-BONATRANS Indiak trenetarako ardatzen fabrikaziorako linea baten diseinua, ekoizpena eta hornidura neurrira emateko kontratua esleitu dio DANOBATi. Balio erantsi handiko proiektua da, ez baita makinetara soilik mugatzen, baizik eta instalazio horien diseinua, integrazioa eta martxan jartzea ahalbidetzen duen ingeniaritza espezializatua ere barne hartzen du.


Berlineko Innotrans ferian sinatutako kontratu honi esker, DANOBATek, tren-industria bezalako sektore aurreratuetarako neurrira egindako instalazioen horniketan duen mundu mailako lidergoa sendotu du. Enpresak esperientzia handia lortu du mundu osoan neurrira egindako soluzioen entregan, eta hau funtsezkoa izan da bezeroarentzat eskaera hori enpresa gipuzkoarrari esleitzerakoan.

Konpainiak kontratu garrantzitsuak sinatu berri ditu Australiako meatzaritza industrian ospe handia duten mundu mailako bi liderrekin. Kontratu horietako lehenak trenetako bagoien bogie eta ardatz muntatuen mantentze-lanak eta konponketak egiteko neurrira egindako tailer baten horniketa du helburu.

Bigarren kontratua muntatutako ardatzen mantentze-lanetarako linea automatiko bati dagokio. Bi kontratuak meategiaren eta portuaren arteko garraioa egiten duten bagoiei zuzenduta daude.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke