Lau euskal enpresa Europako Batzordeko Informatika Zuzendaritza Nagusiak lizitatutako kontratuetan lehiatuko dira lehenengo aldiz

2014ko Urria 22,


Europako Batzordeko Informatika Zuzendaritza Nagusiak (DIGIT) Ibermatica, Bilbomatica, Entelgy eta Near Technologies euskal enpresek osatutako partzuergoa homologatu du, Europako Batzordeak informazio-sistemen arloan lizitatzen dituen zerbitzu-kontratuetan lehiatzeko aukera izan dezaten.


Lehenengo aldiz, euskal enpresek esleipen horietan lehiatzeko aukera izango dute. Adjudikazio horiek, urtero sektoreko 500 profesionalen lana beharko duten 94 milioi euroko kontratuak aurreikusten dituzte datozen lau urteotarako.

Europar Batasuneko beste lau partzuergo baino ezin izango dira lehiatu DIGITen kontratu horietan. Aurrerapauso hau, lau euskal konpainiek Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako Klusterraren (GAIA-Cluster TEIC) babespean egindako bateratze eta elkarlanaren ondorio izan da.

Gaiaren hitzetan, partzuergo hau klusterrak bultzatutako bateratasun-estrategiaren barruan abiatu da, sektoreko euskal enpresek nazioarteko merkatuetan lehiatzeko behar duten dimentsioa har dezaten.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke