Galdaketako beroa profitatzeko sistema bat sortu dute

2014ko Azaroa 18,

imagen spri tecnología

Metalaren tratamenduko industrian energia-eraginkortasuna lortzea da Ecofab proiektuaren helburua, galdaketatik forjaketaraino, mekanizazioa barne. Eusko Jaurlaritzaren Etorgai programaren bidez kofinantzatutako proiektu honek euskal metalgintzako enpresak enpresa eko-eraginkorrak bihurtzea du xede.


IK4-Ideko zentro teknologikoak koordinatutako ekimen honetan, Ondarlan konpainiak galdaketa-prozesuan sortutako beroa ustiatzeko estrategiak bilatzen dihardu. Metala urtzerakoan, fusioko instalazioek ur bidezko hozkuntza handia behar dute. Enpresa honetan, aldiz, ura hozteko beste sistema bat garatzen ari dira, ura eraikineko beroketa-sistemara berbideratuz.

Honek abantaila bikoitza eskaintzen du: labeetako uraren tenperatura murriztea eta eraikineko beste areto batzuetan erabil daitekeen beroa sortzea. Berrikitan, Ondarlanek zirkuitu berri hau erakutsi die proiektuko zenbait partaideri, enpresara egindako bisitaldian.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke