Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako Enpresariak lankidetza hitzarmena sinatu dute

2014ko Uztaila 17,


  • “Arabako Berrikuntza Sariak” abiaraztea eta lurraldeko enpresaburu aitzindariekin topaketak antolatzea dira hitzarmenean jasotako lehentasunak.

Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako Enpresariak hitzarmena sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetzarako esparru egoki bat ezartzeko. Esparru honen barruan, egoki ikusten diren arloetan arituko dira elkar-lanean bi erakundeak; hala ere, bi lehentasun ezartzen dira sinatutako agirian: enpresaburu aitzindariekin topaketak antolatzea eta “Arabako Berrikuntza Saria” ezartzea.

Arabako Berrikuntza Saria – Helburua da, urtero, enpresa arabarrak aintzatestea euren berrikuntza jardueragatik eta, bide batez, Araba eta Parke Teknologikoa berrikuntza arloko erreferente bihurtzea.

Enpresaburu aitzindariekin topaketak – Enpresaburu arabarrak gizartera hurbiltzea eta bertatik bertara ezagutzeko aukera izatea, enpresa handi baten atzean beti buruzagi handi bat dagoela ikustea, ekonomia eta kudeaketari buruz duten iritzia partekatzea eta enpresaren balioak Arabako gizartera hedatzea dira topaketon helburuak.

Lankidetza-hitzarmena sinatu duten bi erakundeek urteko egitaraua landuko dute non urtean zehar egingo diren jardunak jasoko dituzten. Hitzarmen honen sustapena, jarraipena eta ebaluazioa egiteko Batzorde bat eratuko da Teknologi Parkeko eta SEAko ordezkariz osatuta.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke