CIC microGUNEk mikroteknologiek industria arloko etorkizuna aztertu du

2014ko Azaroa 17,


Mikroteknologien arloan diharduen CIC microGUNE Ikerketa Zentro Kooperatiboak industriako mikrosistemei buruzko workshop bat antolatu berri du. Jardunaldian parte hartu dutenek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte mikroteknologiek euskal industrian duten garrantzia, eta arlo horretako industriari eta ikertzaileei planteatzen zaizkien etorkizuneko erronkak. Hitzorduak berrogeita hamar bat pertsona bildu ditu, ikertzaileak eta industriako zenbait arlotako pertsonak tarteko zirela.


Nuria Gisbert CIC microGUNEko zuzendariaren ongi etorriaren ondoren, zentroko ikertzaileek beren ikuspegia azaldu dute mikrosistemek industrian dituzten etorkizuneko erronkei buruz eta ingurune gordinetako nahiz osasun arloko mikrosistemetan egindako aurrerapenei buruz.

Programak beste erakunde batzuetako ordezkarien parte-hartzea ere aurreikusten zuen. BIC Berrilan enpresaren izenean, Marisa Arriolak Gipuzkoako enpresen erronkak zehaztu eta ikerketatik espero dena azaldu du. Automobilgintzako Klusterreko Mikel Lorentek automobilgintzarako ikerketaren norabideaz hitz egin du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea – BioCruces ISIko Raquel Benitok sormena berrikuntzarako tresnatzat jo du bere hitzaldian. Azkenik, Enaideneko Jaime Castillok, enpresa aurkeztu eta mikroteknologiek euskal industriari dagokionez gainditu beharreko erronkei buruzko bere ikuspegia azaldu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke