CIC marGUNE material desberdinen arteko loturak garatzeko ikerketa koordinatzen ari da Euskadin

2014ko Urria 14,


CIC marGUNE Errendimendu Handiko Fabrikazioko Ikerketa Zentro Kooperatiboa, gero eta balio erantsi handiagoa duten automobilgintzarako osagaiak fabrikatzea ahalbidetuko duten material desberdinak garatu eta euskal enpresek lehiatzeko duten posizionamendua hobetzea xede duen euskal proiektua lideratzen ari da.


Ingurumen arloko arazoen haritik, gero eta arau zorrotzagoak sortzen ari dira, eta horren ondorioz, ibilgailuen fabrikatzaileek produktuen pisua arintzearen aldeko estrategiak aplikatzen ari dira.

Hori dela eta, CIC marGUNEren proiektuak material hibridoen arteko lotura erraztu nahi du, material desberdinen arteko loturari atxikitako balio erantsi handiagoko osagaiak garatzeko asmoz.

Eraginkorragoak, iraunkorragoak eta kostu txikiagokoak diren lotura-prozesu berrien garapena ezinbestekoa da, ibilgailu-mota guztietan material arinen erabilera hedatzeko helburua lortu ahal izateko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke