Kudeaketa Aurreratuaren Europar asteko 20 urteurrena

2014ko Azaroa 07,


Hurrengo asteazkenean, azaroaren 12an,  20. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko EKITALDI NAGUSIA izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, goizeko 9:00etatik 11:00ak arte.

Bertan, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun Sailburuordea, Estíbaliz Hernáez, AFAko Ekonomiaren Sustapena eta Foru Administrazio Diputatua, José Zurita, BFAko Ekonomi Sustapeneko Diputatua, Imanol Pradales, GFAko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Diputatua, Jon Peli Uriguen eta EUSKALITen Presidentea, José Hernández egongo dira.

Ekitaldian, Innobideak Kudeabide 2014 programaren emaitzak, 2015erako berritasunak, eta aurtengo edizioan parte hartu duten bi enpresen, Grupo Spyro-CTI Soft eta Alberdi Mekanizatuak, kudeaketa praktika onak aurkeztuko dira.

Innobideak-Kudeabide programa Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundien arteko proiektu bateratua da, SPRI eta EUSKALITen laguntza duena, euskal industria-enpresen lehiakortasuna hobetzeko sortu dena, eta Kudeaketa Aurreratuaren metodologia, erreminta eta oinarri berritzaileen ezarpenean laguntzea du helburu.

Ekitaldi hau Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko 20. urtemugaren ospakizunaren barnean kokatzen da, hau urriaren 27an hasi zen eta azaroaren 14an bukatuko da.

Edizio honetan  jarduera-sektore guztien (industria, administrazioa, osasuna, entitate sozialak, heziketa…) 65 erakunde  50 ekitaldi antolatzen dituzte Euskadin, non kudeaketa esperientzia eta praktikarik onenak partekatuko diren, Kudeaketa Aurreratua enpresen lehiarako duen garrantziaz sentikortzeko.

Europar Astearen emaitza nagusiak

Zifra orokorrek gainera, urte hauetan guztietan, 100 entitate baino gehiagok ekitaldiak antolatu dituztela, 900  ekitaldi baino gehiago egin direla eta 60.000 lagunek parte hartu dutela esaten dute.

20 urte hauetan zehar, ehunka erakunderen lanari esker, ekitaldietara bertaratutako pertsonen asebetetzea 10etik 7,8koa izan da, eta antolatzaileen asebetetzea aldiz,  7,9koa.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke