Eskualdeek zuzendu dezaketen Europako industria-politika defendatu du Arantxa Tapiak Bruselan

2014ko Urria 20,


– Clusterrek Euskadiren espezializazio adimentsuan izango duten eginkizuna onartu du Europako instituzioetan
– Euskadiko industriak bi erronka nagusi izango ditu: ekonomian garrantzia berreskuratzea eta balio teknologiko handiagoa lortzea


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Europako Batzordeak antolatu duen Clusterren eta lehiakortasunari buruzko Europako biltzarrean hartu du parte gaur eguerdian.

Enpresa eta Ekintzailetzako Europako batzordekide Fernando Nelli Feroci eta Frantziako Industria Ministerioko zuzendari nagusi Allain Schmitt ere izan dira biltzarrean. Euskadi Europako eskualde lehiakorrenen artean izan da.

Sailburuak bere hitzaldian aldarrikatu du Europar Batasuneko maila instituzional guztiek industria-politika zorrotzak defendatu beharko lituzketela, munduko ekonomian lehiakortasun handiagoa izateko. Hau da, industria aurreratuenaren alde egin dezala, «Vanguard» Europako ekimenarekin bat egin duten eskualde guztiek, artean Euskadik, liderraren eta eragilearen funtzioa egiten baitute.

Euskadiren eredu ekonomikoari dagokionez, Europako Batzordeak eredugarritzat jo du, industriak egitura ekonomikoan duen garrantziagatik eta 1990eko hamarkadatik bultzatu dituen cluster-politikengatik. «Erdi eta goi mailako jarduera teknologikoaren bidez, une erabakigarria da Euskadi balio handiagoa bilatzen saia dadin», adierazi du Tapiak.

Sailburua Euskadiko cluster-politikaz aritu da, eta nabarmendu du 1990eko hamarkadako helburua abantaila lehiakorrak sortzea zela. Hala, bere esanetan, politika horren arrakastari esker, azken 30 urteetako BPGa handitu egin zen. Horrenbestez, gaur egun per capita BPG onena duten Europako eskualdeen % 5aren artean gaude.

Dena den, 2014 hausnartzeko eta aldatzeko momentu txarra dela esan du. Euskadiko ekonomian garrantzia izan arren, fabrikazio-industria txikitu egin da 2008an krisia hasi zenetik, eta gaur egun BPGan duen garrantzia 2005ean baino % 6 gutxiago da.

«Industriako eraldaketarekin lotutako erronkei egin behar diegu aurre, adibidez, garrantzia berreskuratzea eta etorkizunean eskualde industrial izaten jarraitzea, baita intentsitate teknologikoa handitzea ere, balio erantsi handiagoko eta Euskadirako potentzial handiagoa duten jardueretara eginez», azaldu du, eta Basque Industry 4.0 deitu dio horri guztiari.

«Erdi- eta goi-mailako jarduerek duela zenbait urte baino errendimendu handiagoa lortu dute. Hala, 2008. urtearekin alderatuz hazi diren jarduera guztiak erdi- eta goi-mailako intentsitatekoak dira: farmaziako produktuena, informatika eta elektronika, garraio-ekipoena eta makineria eta ekipo-ondasunena», gehitu du.

Euskadiren espezializazio adimenduna, lehiakortasuna handitzeko

Tapia sailburuak Europako erakundeen aurrean azaldu duenez, Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiak erronka horiei guztiei egin nahi die aurre.

Espezializazio adimenduna, gainera, fabrikazio aurreratuari lotutako lehentasuna da arlo guztietarako. Funtsezko arlo sektoriala da, energiarena bezala, baita dibertsifikazio-arlo baten konpromisoa ere, teknologia handiko eta hazteko gaitasun handiko negozio baten bila, biozientziak kasu.

«Testuinguru horretan ari gara kudeatzen cluster-politikaren egokitzapena, gainerako estrategiekin koordinatzeko, adibidez espezializazioarenaz. Horregatik, clusterrak osatzen dituzten enpresen lankidetza hobetu nahi dugu, haien errendimendua handitu ahal izateko, eskualde mailako izaeratik bultzatuz. Beraz, espero dugu clusterrak ezinbestekoak izatea espezializazio adimenduna garatzen, beren ezagutza-arloak garapen eta hazkunde aukerei erantzuteko eraginkorrenak izango baitira», azaldu du.

Amaitzeko, Europako politikak aldarrikatu ditu: «Badakigu aldaketa esanguratsuak egin behar direla gure cluster-politika eta RIS3 estrategia bateratzeko, arrakasta lortzeko Europako lankidetza-markoa behar dugula, baina ziur gaude gure eskualdea erronka horri aurre egiteko prest dagoela», jakinarazi du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke