Errealitate handitua industria seguru eta eraginkorrago baterako   

2017ko Martxoa 15,

realidad-aumentada
Ihardunaldiaren momentu bat.

  • SPRI Taldeak antolatutako “Basque Industry 4.0” jardunaldi tematiko batek nabarmendu du errealitate handituak produkzio prozesuak hobetzen, azkartzen eta merkatzen dituela.
  • Tecnaliako Diego Sagastik esan du teknologia honek 80.000 milioi fakturatuko dituela 2022rako

 

Errealitate handituak informazio birtuala gehitzen dio mundu errealari eta gero eta modu masiboagoan erabiltzen da industrian. Baliagarria da produkzio prozesuak hobetu, azkartu eta merkatzeko. Denbora eta dirua aurrezten du eta segurtasuna handitzen du. Tecnaliako Errealitate Handituko arduradun Diego Sagastik argitasunak eman ditu teknologia berri horri buruz SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresa garapenerako agentziak) Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan antolatu duen jardunaldian. Jardunaldi hori Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak abian jarritako “Basque Industry 4.0” jardunaldi tematikoen barruan kokatzen da, zeintzuk SPRI Taldearen  “Enpresa Digitala” zerbitzuaren bidez ari baitira gauzatzen urte osoan, izen bereko estrategiari lotuta. Jardunaldi tematiko horiek jarraipena ematen diote udazkenero egiten den Basque Industry 4.0 jardunaldiari, hots, 4.0 industriari buruzko ekitaldi nagusiari. Ekitaldi horren helburua da foro bat izatea iritziak trukatzeko 4.0 industriak Euskadira dakarren paradigmari buruz eta etorkizuneko perspektibak aztertzeko.

 

 

Sagastik errealitate handituaren eta birtualaren arteko ezberdintasunak azaldu ditu. Lehenak informazio birtuala ematen du eta bigarrenak, urrats bat gehiago emanez, espazio berriak sortzen ditu, zeintzuetan objektu fisikoek ingurune birtualarekin elkarreragin baitezakete. “Kontuan hartzen du ingurunea”. Errealitate handitua “garestia da oraindik”, baina hauxe da “hura erabiltzeko unea”. Teknologia hori gehien darabilten sektoreak dira hezkuntza, osasuna, abiazioa, marketina, kazetaritza, bidaiak eta automozioa.  Tecnaliako Diego Sagastik esan du teknologia horrek 80.000 milioi fakturatuko dituela 2022rako.

 

Industria sektorean prozesuak hobetu, azkartu eta merkatzeko erabiltzen da. Adibidez, telelaguntzan aplikatzen da makinak konpontzeko. Errealitate handituak emandako informazioarekin langilea lantegian barrena gidatzen da  matxuratuta dagoen makinaraino, ibili ahala ere langileak arazoaren berri jasotzen du eta matxuratutako makinara iristerako badaki zer egin eta nola konpondu matxura.   Horrez gain, aukera du kanpoko aditu baten aholkularitza jasotzeko bideokonferentzia bidez. Horra 4.0 industriaren adibide praktiko bat.

 

 

Gida bezala ere erabil daiteke makina baten ekintza konplexuak gauzatzeko. Langilea gidatzen du makina manipulatzean eta zuzendu egiten du akatsen bat egiten duenean, hala segurtasun handia ematen dio bere lanean. Sagastik esan du Sivira bezalako errealitate handituko sistemak, hain adituak ez diren langileei zuzendurik daudenak, lagungarri direla torlojuak jartzeko, zirrituak txikitzeko, eta abarretarako.

 

Diego Sagastik errealitate handituaren beste aplikazio batzuk ere aipatu ditu. Suhiltzaileei, adibidez, informazioa ematen die ke artean dauden pertsonak aurkitzeko. Defentsan, “non betidanik erabili izan baita”, hegazkinetan erabiltzen da etsaien kokapena eta baliabideak aurkitzeko, eta azpimagarritzat jo du azken ehiza-hegazkin tripulatuko pilotuentzako 300.000 euroko kasko berria, 360 graduko ikuspegia ematen duena “askoz azkarrago erreakzionatzeko”. Eraikuntzan, eraikinak diseinatzeko erabiltzen da, eta orobat mantenimendua egiteko, “barneko hodi guztiak ikusten direlako”. Jakiteko egin den guztia ondo ote dagoen edo, obra bat hastean,  bere azken akabatua birsortzeko”.

 

Adituak beste adibide batzuk ere aipatu ditu, hala nola publizitatea, non aukera ematen duen makillaje perfektua lortzeko, edo haur batek Lego jostailu baten muntaketa tamaina errealean ikusi ahal izatea, edo aurreko kristalean era guztietako informazioa –abiadura, aurreko autoarekiko distantzia…– jasotzen duen autoa.

 

 

Sagastik esan du enpresa handiak errealitate handituaren aldeko apustua egiten ari direla eta etorkizunean gailu txikiagoak egin beharko direla.

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke