Errealitate birtuala eta aurreratua industriarako

2017ko Otsaila 07,

Virtualware konpainiak lanean dihardu ekoizpenaren monitorizazio aurreratuko soluzioak garatzeko

Virtualware enpresa bizkaitarrak lantegiko ekoizpena monitorizatzeko 4.0 sistema teknologiko bat garatzen dihardu

 

Teknologia aurreratuetan espezializatuta dagoen Virtualware euskal konpainia, Izar Cutting Tools euskal fabrikatzailearen lantegiko ekoizpenaren monitorizazioa bistaratu eta horrekin interaktuatzea ahalbidetuko duen soluzio bat garatzeko I+G+b arloko proiektu batean mugilduta dabil gaur egun.

 

Konpainia bizkaitarrak sortutako sistema, Solmicro euskal enpresak Izar Cutting Tools-en lantegirako hornitutako ERP Xpertis kudeaketa-programarekin bateragarria da. Sistemak eskaintzen duen hiru dimentsioko errekreazio interaktiboari esker, era intuitiboan irits daiteke kudeaketa-sistemak bildutako informazio guztira, fabrikazio-prozesuari dagozkion adierazleak bistaratuz.

 

Ekoizpen-prozesuari buruzko informazioa aztertzeko modulu batek, eta aztertutako informazioa ulertarazten lagunduko duen errealitate birtual eta aurreratuko bistaratze-modulu batek osatutako sistema ziber-fisikoa garatzea da lankidetza-proiektuaren helburua.

 

Sistema ziber-fisikoak indarreko fabrikazio-aginduak denbora errealean eta behar bezala kudeatzea ahalbidetuko du, produktua une egokian biltegira edo bezeroarenera helaraziz.

 

Proiektua Virtualwarek I+G+b-aren alde egindako apustuaren barruan garatu da, horixe baita enpresen lehiakortasunaren giltzarrizko faktorea, konpainiak ohar baten bidez adierazi duenez.

 

Testuinguru honetan, konpainiak lanean dihardu ekoizpenaren monitorizazio aurreratuko soluzioak, mantentze-lan prediktiboak, HMI soluzioak, ikusmen artifiziala, urrutiko mantenimendua eta prestakuntza-jarduerak garatzeko, teknologia murgiltzaile eta interaktiboen laguntzaz.

 

 

Lantegiko ekoizpena monitorizatzeko sistemaren bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke