Erosketa programatikoaren aukerak publizitate digitalaren arloan

2017ko Otsaila 21,

Ordenador portátil
Topaketan salerosketa eredu horren giltzarriak azalduko dira.

SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatuko du eredu hori ezagutzera emateko.

Datorren martxoaren 30ean topaketa bat egingo da Bilbon publizitate digitalaren arloko erosketa programatikoari buruz. Topaketa horren xedea da ezagutzera ematea salerosketarako formula horren funtzionamendua eta Euskadiko marketin eta publizitate sektorean eskaintzen dituen aukerak. Jardunaldian orobat aurkeztuko da IAB Spain elkarteak eginiko Estudio Inversión Publicitaria en Medios Digitales 2016 azterlana.

 

RTB -Real Time Bidding- izenarekin ezagutzen den eredu horrek oinarritzat hartzen du publizitatearen denbora errealeko salerosketa automatizatua. Horretarako, aurrez ezarritako irizpideak baliatzen dira, erabiltzaile espezifikoei zuzendutako publizitate mezuak erakusteko une zehatzetan. Inversión Publicitaria en Medios Digitales 2016 txostenak dioenez, horrelako publizitatean egiten den inbertsioa %25 baino gehiago hazi da azken urtean.

 

Martxoaren 9ko topaketa Mikel Lekarozek irekiko du, Zodiak Advertising Spain enpresako managing zuzendariak eta IAB Spain elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideak, Nola funtzionatzen du erosketa programatikoak? izeneko hitzaldiarekin. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da erosketa programatikoak Euskadiko publizitate sektorearentzat duen garrantziari buruz. Eztabaidan parte hartuko dute Mediasal, Expressive Projects, CMVocento eta Laboral Kutxa konpainietako arduradun nagusiek eta publizitateko zuzendariek.

 

Jardunaldia bereziki zuzentzen zaie marketin eta komunikazio digitaleko arduradunei, bai eta erosketa programatuaren eta hedabide digitaletako publizitatearen potentziala eta arlo horietako azken joerak ezagutu nahi dituzten komunikazio-agentziei. SPRI Taldeak koordinatuko du topaketa Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez, eta IAB Spain elkarteak eta UPV/EHUk emango dute. Yimby Bilbaon izango da, Ercilla Kaleko 24. zenbakian.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke