Eraldaketa industriala, industriarentzako erronkak

2017ko Martxoa 08,

Edificio Polo de Innovación Garaia
Topaketa martxoaren 14an egingo da Garaia Berrikuntza Gunean.

SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu du industria sektorerako aukera eta erronkak aztertzeko.

 

Teknologia digitalak enpresa mundua eraldatzen ari dira etengabe, eurekin ekarri baitituzte negozio eredu berriak, eta gauzak egiteko, komunikatzeko zein erabakiak hartzeko modu berriak. Aldaketa horiek zerikusia dute teknologiekin, baina baita ere kultura digital berri batekin, eta eragina izaten ari dira industrian.

 

Martxoaren 14an Industria inguruneen eraldaketa digitala jardunaldia egingo da Arrasaten. Doako topaketa bat da, eta bere helburua da errealitate konplexu hori eta berekin dakartzan erronkak eta aukerak ulertaraztea. Ekitaldiaren helburu nagusiak dira manufaktura industrian eragin handiena izan duten joera digitalak aztertzea, negozio-eredu berriak ulertzea eta kultura digital korporatibo berri bat bultzatzea.

 

Jardunaldiaren lehen zatian, Jesús Lizarragak hizpide hartuko ditu eraldaketa digitala eta IKTen etorkizuna. Teknologia digitalek izandako bilakaera errepasatu ondoren, Lizarragak azalduko du nolako eraldaketa jasan duten negozio-ereduek eta profil profesionalek, bai eta zeintzuk diren enpresetan IKTak kudeatzeko giltzarriak. Ekitaldiaren bigarren zatian, teknologia digitalek manufaktura industriari dakarkioten erronka aztertuko da. Armando Luissi Depaoli estrategia digitalaren erronka berriez mintzatuko da, eta hizpide hartuko ditu besteak beste, komunikazioa, gardentasuna eta datuen analitika.

 

Jesús Lizarraga telematikako koordinatzailea da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, eta ziber-segurtasuneko arduraduna ere bai. Elkarrekin uztartzen ditu irakaskuntza eta enpresentzako aholkularitza lanak. Armando Luissi Depaoli eraldaketa digitalari buruzko aholkulari seniorra da, eta esperientzia zabala du enpresa handi, ETE nahiz startupetan.

 

Topaketa bereziki zuzentzen zaie zuzendaritza-kargu eta zuzendari nagusiei, Giza Baliabideetako arduradunei eta marketin eta produkzioko arduradunei. SPRI Taldeak antolatu du ekitaldia Garaia Enpresa Digitalaren bitartez, eta Garaia Berrikuntza Gunean egingo da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke