Enpresen kudeaketa digitalizatzeko giltzarriak

2017ko Otsaila 01,

escritorio con documentos y portátiles.
Topaketa doakoa da eta Garraia Berrikuntza Gunean egingo da.

Jardunaldi horretan lege eta teknologia arloetako aldaketak aztertuko dira jardunbide egokietatik abiatuta.

 

Eusko Jaurlaritzak –Izenpe, SPRI Taldea eta Metapostaren bitartez- eta ISEAk topaketa bat antolatu dute datorren otsailaren 16an, bertatik bertara aztertzeko nola aldatu duen digitalizazioak negozio-prozesuen kudeaketa, bai maila teknologikoan eta bai legalean. Jardunaldi horretan hainbat euskal enpresak parte hartuko dute, kontuan izan beharreko giltzarri nagusien inguruan duten ikuspegia emateko.

 

Enpresetako negozioen prozesuak eta elkartutako dokumentazioa kudeatzeko Digitalizazioaren bilakaeraren prespektiba praktikoak da ekitaldiaren izena. Jardunaldian digitalizazioarekin lotutako hiru alderdi nagusi landuko dira: transakzio digitalen aldaketa legalak eta teknologikoak negozio-prozesuen kudeaketan; bitarteko elektronikoen erabilera modernizatua BEZaren kudeaketan eta enpresen fakturazio-betebehar berriak (596/2016 Errege Dekretuan jasoak); eta, azkenik, Dokumentuen Kudeaketa Digitaleko jardunbide egokiak enpresaren esparru desberdinetan.

 

Jardunaldian parte hartuko dute euskal enpresa pribatu eta erakunde publikoetako arduradunek. Datuen Babeserako Euskal Agentziak hitzaldi bat emango du Datuen Babeserako Europako Araudiari buruz, eta IZENPEk, berriz, bere ikuspegia azalduko du transakzio elektronikoen ziurtagiriek izandako bilakaerari buruz (nortasun digitala, kaptura bio-metrikoak eta lainoko zerbitzuak).

 

LKS Abogados-ek hizpide hartuko ditu Compliance-k dokumentuen digitalizaziora ekarri dituen nobedadeak, eta Mercedes Benz, Petronor eta ISEA enpresek azalduko dute nola garatu duten beren negozioen digitalizazio prozesua esparru desberdinetan: Giza Baliabideak, kontratuak eta jabetza intelektualaren babesa. Topaketa doakoa da, Garaia Berrikuntza Gunean egingo da (Arrasaten) eta SPRI Taldeak koordinatuko du Garaia Enpresa Digitala ekimenaren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke