El Salvadorreko Industriako ministrordeak SPRI bisitatu du Euskadiren berrikuntza-estrategia ezagutzeko

2017ko Otsaila 15,

spri-elsalvador-viceministra

SPRIk El salvadorreko ordezkaritzari azaldu dio nolako esperientzia duen Euskadik berrikuntzan, eraldaketa digitalean eta nazioartekotzean. Euskadira etorri den ordezkaritza El Salvadorreko Enpresen Berrikuntza eta Ekintzailetza Berritzailearen Agenda Nazionalerako estrategia diseinatzen ari da.

 

 

El Salvadorreko Merkataritza eta Industriako ministrorde Merlin Barrerak lehen eskutik ezagutu du Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza, nazioartekotze eta eraldaketa digitaleko estrategia, gaur SPRI Taldeari egin dion bisitaren bidez. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko euskal enpresen agentziako ordezkariek azaldu diote nolako berrikuntza teknologikoko programak diseinatu dituzten berrikuntza ez-teknologikoa lortzeko, zein ekintza garatu dituzten nazioartekotzea sustatzeko eta nolakoa den Eusko Jaurlaritzaren eraldaketa digitalerako estrategia.

 

El Salvadorreko ordezkaritza Euskadira etorri da bertatik bertara ezagutzeko hemengo teknologi zentroen, klusterren, teknologi parkeen eta abarren estrategia, hau da, euskal enpresa politika.

 

Ministrordearekin batera etorri dira baita ere Yax Canossa, Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria, Francisco Martínez, Produkzio Politiken Koordinaziorako zuzendaria eta Ricardo Salinas, Berrikuntza eta Kalitate Zuzendaritzako (DICA) lizentziatua.

 

El Salvadorren Enpresen Berrikuntza eta Ekintzailetza Berritzailearen lehen Agenda Nazionala prestatzen ari dira. Ekonomia Ministerioaren ordezkaritza hori da agendaren egileetako bat eta, besteak beste, helburutzat hartu dute bitarteko organismo eta instrumentu berriak sortzea enpresei laguntzeko.  Testuinguru horretan, SPRIk enpresen garapen agentzia gisa duen esperientzia erreferentzia interesgarria da El Salvadorreko ministerioarentzat.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke