Eusko Jaurlaritzak azalpenak eskatuko dizkio Grupo Gallardo korporazioari Corrugados Azpeitia enpresako 300 langileak enplegurik gabe uzteagatik

2013ko Martxoa 22,


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak «albiste txartzat eta ustekabetzat» jo du «erakundeei aurretik jakinarazi ez zitzaein» erabaki hori.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ustez «oso berri txarra» da Corrugados Azpeitua enpresaren jabe den Gallardo korporazioak Gipuzkoako planta ixtea eta 300 langile lanik gabe uztea erabaki izana. Halaber, adierazi du ez dietela «ezer ere jakinarazi» ez Eusko Jaurlaritzari, ezta Gipuzkoako Foru Aldundiari ere.

Eusko Jaurlaritzarentzat «erabateko ustekabea» izan da, enpresaren egoera zailaren jakitun izan arren, erabakia erakundeei aldez aurretik jakinarazi gabe hartu baitute. Horrela bada, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia harremanetan dira elkarrekin «beharrezko azalpenak eskatzeko Gallardo taldeari» eta enpresa behin betiko ixtea ez den beste aukera batzuk sakon aztertzeko. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak laguntza-zerbitzu bat eskaini dio enpresari bazkide inbertitzaileak aurki ditzan, antzeko egoeran dauden gainerako enpresekin egin bezala.

Hala, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak adierazi du ustekabea eragin diola gaur goizean albiste txar horren berri jasotzeak; lehenik, 300 lagunei eta beren familei dakarkien zorigaitzagatik, eta bestetik, erabaki hori (antza denez, langileei atzo bertan jakinarazitakoa) aldez aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ezagutarazi gabe hartu duelako enpresak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke