Eusko Jaurlaritzak 500 nazioartekotze-beka eskainiko dizkie euskal gazte tituludunei

2013ko Apirila 10,


– Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak goi-mailako, erdi-mailako eta Lanbide Heziketako tituludunei enpresetan praktikak egiteko eta prestakuntza jasotzeko aukera emango die
– Ekimenaren helburua gazteoi prestakuntza eskaintzea da, etorkizunean euskal enpresen eta ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko bidea delako.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 500 beka eskainiko ditu goi-mailako, erdi-mailako eta Lanbide Heziketako tituludunek nazioartekotzearen arloko prestakuntza zein gaikuntza jasotzeko eta atzerrian praktikak egiteko.

Bi deialdi mota egingo dira; lehendabizikoan, 100 Nazioartekotze Beka eskainiko dira eta bigarrenean, aldiz, 400 beka Global Training egitasmoaren barne. Guztira, 5,3 milioi euroko diru-hornidura izango dute.

Arantza Tapia sailburuak bi deialdion helburuak eta betekizunak eman ditu jakiera. Aurkezpen-ekitaldian berarekin batera izan dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko nazioartekotze-taldeko kideak, Juan Ignacio García de Motiloa Industriako sailburuordea eta Imanol Aburto Nazioartekotzeko zuzendaria.

Sailburuak berak esan duenez, aipatutako bekak Gobernuak euskal ekonomia nazioartekotzeko erabilitako bitartekoetako bat da, hala nola euskal enpresen kanpo-lehiakortasuna hobetzearren ekonomia irekiaren alde eginiko apustuaren adibide.

Azken hogeita bost urteotan eskaini diren Nazioartekotze Beka hauetan 800 gaztek parte hartu ahal izan dute. Hala, egitasmoa eraginkorra izan da enpresen nazioartekotzea bultzatzeko, baita euskal ekonomia irekitzeko ere.

Iazko edizioan, 50 herrialde baino gehiagotan eskaini ziren prestakuntza eta praktikak, eta 58 erakunde lankidek eta euskal enpresak parte hartuz zuten.

«Gauden ekonomia globalizatua denez eta aintzat hartuta nazioartekotze-jarduerak dibertsifikatzea beharrezkoa dugula, gazteentzako balio handiko aukera dira beka hauek», nabarmendu du Tapiak.

«Esperientzia eta jakintza bereganatuko dute beste kultura-esparru batzuetan, beren prestakuntza eta mugikortasuna areagotuz eta laneratzeko gaikuntza eskuratuz. Gainera, aldi berean, euskal enpresaren etorkizuneko lehiakortasuna hobetzea ahalbidetuko dute».

2013 Nazioartekotze Beken deialdia

Eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izango da EHAAn argitara eman eta biharamunetik hasita. Argitaratzea, 2013ko apirilaren 19an aurreikusten da.

Nazioartekotze Beken programaren helburua honako hau da: behar bezalako prestakuntzaren bitartez, euskal gazteei lan-munduan sartzeko bidea ematea, eta aldi berean, enpresei ere laguntzea, beren kanpoko merkatuak zabal ditzaten.

Onuradunak:

a) Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Goi-mailako unibertsitate-titulazioa izatea, beka eskatzeko epea ireki baino lehen lortua.

c) Eskabidea aurkezteko epea irekitzen den egunean, 28 urte bete gabe izatea.

d) Ingelesa oso ondo jakitea.

e) Berdinak edo antzekoak diren beste beka batzuen onuradun ez izatea orain arte.

Guztira 20 hilabeteko prestakuntza eta praktikaldia egiteko aukera hiru fasetan

1.- Prestakuntza Teoriko Espezializatua. 300 ordu.

2.- Prestakuntza Praktikoa Erakunde Kolaboratzaileekin. 12 hilabete.

3.- Prestakuntza Praktikoa Enpresa Kolaboratzaileekin. 8 hilabete.

Enpresa kolaboratzaileei eskatu beharreko betekizunak

Nazioartekotutako enpresa izatea, atzerrian ezarrita daudenak lehenetsita.
Nazioartekotze-bekadunari zuzenduriko Prestakuntza Plan eguneratua zehaztea.
Plan horretan, bekadunaren prestakuntza gidatuko duen tutorea izendatu beharko du.
Bekadunari Euskadiren eta helburuko herrialdearen arteko joan-etorria ordaindu beharko dio.
Enpresak bere gain hartuko ditu bekadunari agindutako eginbeharren eta jardunbideen ondoriozko gastuak. Batez ere, bekadunak ohiko bizilekutik kanpora egin beharreko lekualdatzeen ondoriozko gastuak.

Global Training Beken Deialdia

EHAAn kaleratzeko aurreikusita data, 2013ko apirilaren 11n.

Helburuak

Gazteen profesionalizazioa eta nazioartekotzea bultzatzea lanbide-jarduera batekin lotutako praktika egiten atzerrian.
Nazioarteko prestakuntza-praktika hauetan parte hartzen duten gazteek beren jakintza, gaitasun eta kualifikazioak erabil eta gara ditzaten laguntzea, beren garapen pertsonal eta profesionala hobetuz eta lan-merkatuan sartzeko aukerak handituz.

Onuradunak

Goi-mailako nahiz erdi-mailako unibertsitate-titulua zein goi-mailako Lanbide Heziketako titulua dutenei zuzenduta
Ingelesa oso ondo jakitea. Bestelako atzerriko hizkuntzaren bat ondo jakitea balioetsiko da.
Eskabidea aurkezteko epea irekitzen den egunean, 30 urte bete gabe izatea.
Bizilekua Euskadin izatea, 12 hilabete baino gehiagoko antzinakotasunarekin.
EAEko aurrekontu orokorren konturako ezaugarri berak edo antzekoak dituzten beste beka batzuen onuradun ez izatea, ez eta eskatutako titulua lortu ondoren atzerrian 6 hilabete edo gehiagoko praktikak egiteko aukera eman dietenen onuradun ere.

Prestakuntza teorikoa eta praktikoa, 6 eta 12 hilabete bitartekoa

1. fasea: entitate akademiko aditu batek prestakuntza teoriko espezializatua emango du Euskadin, destinoko herrialdera joan aurretik.

2. fasea: Prestakuntza praktikoa atzerriko enpresa edo erakunde batean.
Fase hau praktikaldi bakoitzaren ezaugarrien eta enpresa hartzaileen baliabideen arabera zehaztuko da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke