Eusko Jaurlaritzak 757 milioi euro kudeatuko ditu Industria Laguntzeko Programaren barruan

2013ko Ekaina 06,


– 2.189 milioi euroko eragindako publiko-pribatua aurreikusten dituzte 14 ekimen dira

– Industria Laguntzeko Programaren helburua premia handiena duten beharrei erantzutea da, bai eta enpresen etorkizuneko lehiakortasuna indartzea ere.
– Gobernuak ahalegin handiagoa egingo du industriaren alde; izan ere, industriako lanpostu bakoitzak beste 2 eta 5 lanpostu artean sortzen ditu ekonomiaren beste segmentu batzuetan.
– Ibilbide luzeko tresnak dira, arrakastatsuak eta egungo beharrei egokitu direnak.
– Euskadin inbertitzeko bide berriak lantzea eta enpresen kudeaketaren berrikuntza bultzatzea izango dira ekimenaren ikuspegi berrienak.

Eusko Jaurlaritzak Industria Laguntzeko Programaren ildoak eta neurriak aurkeztu ditu. Aipatutako programa Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak, Ogasun eta Finantza Sailak eta Industria Garapeneko Agentzia Publikoak (Spri) diseinatu dute, eta horiek ditu partaide.

Industria Laguntzeko Programak hamahiru neurri biltzen ditu. Neurrion bidez, enpresak lagunduko dituzte, enpresa-egitura industrializatzeko eta berritzeko laguntza-estrategiekin, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak eta Sprik berak zuzendutakoekin, koordinatuta.

Susperraldi ekonomikoa lortzea eta lehiakortasunean eta Euskadiren garapen jasangarrian etapa berri batean aurrera egitea da programaren helburua, krisia eta enpresen eta pertsonen gaineko haren ondorioak gainditzea nabarmenduz, eta gure enpresen lehiakortasuna indartzea eta Euskadiren eredu sozioekonomikoa finkatzea ere bai.

Eusko Jaurlaritzak industria-jarduerarako inguru egokia sortzen lagundu nahi du. Inguru horretan, bada, ezinbestekoak izango dira erakunde arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua.

Gobernuaren politikari jarraiki, gure industriaren lehiakortasun-ahalmena hobetzeko estrategia garatuko dugu, manufaktura aurreratuaren proiektuan oinarrituta, gure industria gero eta gehiago sar dadin nazioarteko merkatuetan; izan ere, industria da ekonomiako zerbitzu-sortzailerik garrantzitsuena: industriako enplegu bakoitzak beste 2 eta 5 enplegu artean sortzen ditu ekonomiaren beste segmentu batzuetan.

757 milioi euro baliabide publikoetan, gehi 2.189 milioiko eratorria *

Industria Laguntzeko Programan jasotako hamahiru neurriak enpresa laguntzeko lau mailatan sailkatzen dira. Batzuetan, mailok gainjarri egiten dira, eta ez dira beti itxiak.

Orotara, bada, hamahiru tresna dira, eta horien artean Euskadiren industria-politikaren ibilbidean arrakasta aitortua izan duten baina merkatuaren egoera ekonomikoaren eta finantzarioaren egungo beharretara egokitu diren neurriak daude, bai eta finantzaketa-funts berriak eta enpresen kudeaketako berrikuntza-formulak erakartzera bideratutako jarduera berriak ere.

Hona hemen lau laguntza mailak:

– Finantzaketarako eta zirkulatzailerako laguntza.
– Inbertsiorako laguntza: produktiboak edo produktu berriak.
– Eragin bultzatzaile nabarmena duten proiektu estrategikoetarako laguntza.
– Enpresen baliabide propioak indartzea.

Finantzaketarako eta zirkulatzailerako laguntza

1.- ETEak finantzatzeko hitzarmena finantza-erakundeekin

Hitzarmena finantza-erakundeekin, ETEak finantzatzeko.

Baliabide publikoak: 400 milioi eurora arteko bermeak.

Eragina ekonomia-egituran: 666 milioi eurora arteko finantzaketa berria.

Egoera: indarrean.

2.- ETEen zirkulatzailea finantzatzeko hitzarmena elkarrenganako bermedun sozietateekin

Hitzarmena elkarrenganako bermedun sozietateekin, ETEen zirkulatzailea finantzatzeko.

Baliabide publikoak: 120 milioi eurora arteko bermeak.

Eragina ekonomia-egituran: 600 milioi eurora arteko zirkulatzailearen finantzaketa.

Egoera: indarrean.

3.- Bideratu Berria: berregituraketa-prozesuan dauden industria-proiektuei bultzada berria ematea

Berregituraketa-prozesuan dauden industria-proiektuei bultzada berria emateko programa: epe luzerako aurrerakin itzulgarriak, interesik gabe, proiektu bideragarri batean oinarrituta eta gizarte-akordioarekin. Kostuak jabetzarekin partekatuko dira.

Baliabide publikoak: 6 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak.

Eragina ekonomia-egituran: 12 milioi euro, aurreikuspenen arabera.

Egoera: Batasunaren baimenaren zain.

Programa
EJren baliabideak
Eragindako baliabideak

1. ETEen finantzaketa
400 milioi euro
666 milioi euro

2. EBSen zirkulatzailea
120 milioi euro
600 milioi euro

4. Bideratu Berria (*)
6 milioi euro
12 milioi euro

Finantzaketarako dirua, guztira
526 milioi euro
1.278 milioi euro

Inbertsiorako laguntza: produktiboak edo produktu berriak

4.- Inbertsiorako finantza-laguntzak: interes-tasen hobaria ETEen inbertsio produktiboak finantzatzeko eragiketetarako

Interes-tasei hobaria emateko programa ETEen inbertsio produktiboak finantzatzeko eragiketetarako.

Baliabide publikoak:

1,5 milioi euroko diru-laguntza.

Eragina ekonomia-egituran: 45 milioi eurora arteko inbertsioetarako finantzaketa, gehi 72 milioi euroko eragindako inbertsioa 110 enpresatan.

Egoera: indarrean.

5. Luzaro: inbertsiora eta finantza-berregituraketara bideratutako partaidetza-kredituak

Sozietate hori Eusko Jaurlaritzak eta hainbat finantza-erakundek osatzen dute, eta bere helburua inbertsiora eta finantza-berregituraketara bideratutako partaidetza-kredituak ematea da.

Baliabide publikoak: arriskua finantza-erakunde kideekin partekatua.

Eragina ekonomia-egituran: 60 milioi euro kreditu berrietan urtero, eta 300 milioi euro kudeaketa-kredituetan.

Egoera: indarrean.

6. Gauzatu: inbertsioa sustatzea eta enplegua sortzea oinarri teknologikoko eta/edo izaera berritzaileko proiektu berrietan

Oinarri teknologikoko eta/edo izaera berritzaileko proiektu berrietan inbertsioa sustatzeko eta enplegua sortzeko programa, interesik gabeko epe luzeko aurrerakin itzulgarrien bidezkoa.

Baliabide publikoak: 26 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak.

Eragina ekonomia-egituran: 100 milioi euroko eragindako inbertsioa, eta 500 lanpostu berri 50 proiektutan.

Egoera: deialdia 2013ko maiatzean.

Programa
EJren baliabideak
Eragindako baliabideak

4. Inbertsiorako finantza-laguntzak (Spri)
1,5 milioi euro
72 milioi euro

5. Luzaro
3,5 milioi euro
60 milioi euro

6. Gauzatu (Spri)
26 milioi euro
100 milioi euro

Inbertsioetarako dirua, guztira
31 milioi euro
232 milioi euro

Eragin bultzatzaile nabarmena duten proiektu estrategikoetarako laguntza

7. ETE bultzatzaileetarako abalen programa

Ezohikoak diren eta eragin bultzatzaile nabarmena duten proiektuak, eskaerak edo kontratuak finantzatzeko abalen programa, azpikontratazioaren arloan.

Baliabide publikoak: 100 milioi euro, % 30era arte.

Eragina ekonomia-egituran: 450 milioi euro.

Egoera: 190 milioi euroko berme biziak kudeatzen.

8. Bermeen Ondare Funtsa ontzigintzaren sektorerako

Ontzigintzarako neurria. Pymar-ek kudeatzen du, eta ontziolak, Industria Saila eta ontziolak dituzten autonomia-erkidegoak ditu partaide.

Baliabide publikoak: 15 milioi euro.

Eragina ekonomia-egituran: 60 milioi euro.

Egoera: funtzionamendu-arauak onartuta daude, eta hitzarmena formalizatze-prozesuan dago. 2013ko ekainean emango ditu bermeak.

9. Industria Lurren Funtsa: lur-proiektuak sustatzera bideratutako erakunde arteko funtsa; balio estrategiko handiko azpiegiturak sortzea

Premia eta garrantzi bereziko lur-proiektuak sustatzera bideratutako erakunde arteko funtsa.

Baliabide publikoak: inbertsio zuzeneko 30 milioi euro.

Eragina ekonomia-egituran: balio estrategiko handiko azpiegiturak sortzea.

Egoera: exekutatzen.

Programa
EJren baliabideak
Eragindako baliabideak

7. ETEetarako abalak
100 milioi euro
450 milioi euro

8. Ontzigintzaren sektorerako funtsa
Hitzarmen berria, 15 milioi euro
60 milioi euro

9. Industria Lurren Funtsa (Spri)
30 milioi euro

(EJ + foru-aldundiak) 40-60%
30 milioi euro

Proiektu estrategikoetarako dirua, guztira
145 milioi euro
540 milioi euro

Enpresen baliabide propioak indartzea

10. Industria-proiektuak ateratzea eta garatzea, kapitaletan parte hartzearen bitartez

Sozietate honen helburua industria-proiektuak ateratzeko eta garatzeko laguntza ematea da, eta, horretarako, kapitalean parte hartzea; hartara, baliabide propioak indartuko dira.

Baliabide publikoak: 32 milioi euroko ekarpen berriak inbertsio-funtsetara.

Eragina ekonomia-egituran: kudeaketako kapitalak guztira, 64 milioi euro.

11. Ekarpen: neurri eta garatzeko ahalmen handia duten industria-proiektuak ateratzeko eta garatzeko laguntza

Sozietate honen helburua neurri eta garatzeko ahalmen handia duten industria-proiektuak ateratzeko eta garatzeko laguntza ematea da, eta, horretarako, kapitalean parte hartzea; hartara, baliabide propioak indartuko dira.

Baliabide publikoak: 20 milioi euroko ekarpen berriak inbertsio-funtsetara.

Eragina ekonomia-egituran: 67 milioi euro.

Egoera: indarrean.

12. Langileek enpresan eta gizarte-ekonomian parte hartzea sustatzera bideratutako arrisku-kapitaleko funtsa

Langileek enpresan eta gizarte-ekonomian parte hartzea sustatzera bideratutako arrisku-kapitaleko funts berria sortzea. Helburua kudeaketa berritzea da, eta, ondorioz, enpresaren lehiakortasuna hobetzea.

Baliabide publikoak: 4 milioi euro 10 proiektu berrirako.

Eragina ekonomia-egituran: 8 milioi euro.

Egoera: indarrean. Funts operatibo berria 2013ko ekainean.

13. Inbertsioak erakartzea: Baterako inbertsio-programak finantza-agenteekin eta business angelsekin (hasteko baliabide ekonomiko publikorik gabe)

Proiektuak erakartzeko eta inbertsio-helburu antzekoak edo osagarriak dituzten finantza- eta enpresa-eragileekin eta business angelsekin partekatzeko inbertsioetarako tresnak sortzera bideratutako ekimena, arrisku-kapitaleko sozietateetatik.

Berariazko hitzarmenak egitea, inbertitzaile mota bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartuta. Hasierako garapen-faseetan dauden eta hazteko ahalmen handia duten proiektuei zuzenduta, bereziki.

Baliabide publikoak: ekarpen publiko osagarririk gabe. Uneko arrisku-kapitaleko funtsen inbertsio-ahalmenean oinarrituta.

Eragina ekonomia-egituran: Eragindako inbertsioa: 10 milioi euro 10 proiektu berritan.

Egoera: lehen hitzarmena indarrean.

Programa
EJren baliabideak
Eragindako baliabideak

10. Partaidetza kapitalean (Arrisku-kapitala kudeatzeko sozietatea) (Spri)
32 milioi euro
64 milioi euro

11. Ekarpen eta Socade (spri)
20 milioi euro
67 milioi euro

12. Gizarte-ekonomia sustatzeko funtsa (Spri)
3 milioi euro (+ 1 pribatua)
8 milioi euro

Baliabideak indartzeko dirua, guztira
55 milioi euro
139 m. euro

Aipatutako tresnak finantzatzeko indarrean dauden baliabideez gainera, Eusko Jaurlaritzaren esku geratzen da bestelako konpromiso batzuen kudeaketa egitea eta Proiektu Estrategikoen Funtsean jasota daudena. Momentuz, zuzkidura berririk ez da jasotzen funts honetan, baliabide berriak erabiltzeko aukerarik ez dagoen bitartean.

14. Proiektu Estrategikoak laguntzeko Funtsa. erakundearteko funtsak dira Ekonomia suspertzeko proiektuak babestera bideratu direnak.

Eusko Jaurlaritzak sei hilabete honetan proiektu estrategikoak finantzatzeko 8 milioi euroko luzapenak onartu ditu.

*Industria laguntzeko Ekimenean, EJren baliabideak eta horiek eragingo dituztenak:

NEURRIAren arabea
EJ-ren baliabideak
Eragindako baliabideak

Finantzazioa
526 M €
1.278 M €

Inbertsioa
31 M €
232 M €

Proiektu Estrategikoak
145 M €
540 M €

Baliabide propioak indartzea
55 M €
139 M €

Total Apoyo a Industria
757 M €
2.189 €

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke