Eusko Jaurlaritzak Jarduera ekintzailea babesteko erakunde arteko Plana onartu du

2014ko Otsaila 11,


Kultura ekintzailea indartzea, enplegagarritasuna handitzea eta ekonomia eragiteko gaitasuna hobetzea du helburu, batez ere, barne-ekintzailetzarena
 
Plan honen bidez, 266 milioi euro bideratuko dituzte ekintzailetzara, 2013-2016 Legegintzaldian

Eusko Jaurlaritzak zuzenduko duen planean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek ere hartuko dute parte. Laster ezagutaraziko dituzte abiaraziko dituzte programak eta ekintzak.

 


Jaurlaritzaren Kontseiluak Jarduera ekintzailea babesteko erakunde arteko plana onartu du, eta Legebiltzarrera bidaliko du.

Hala, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzaileei eta enpresa txikiari laguntzeko 16/2012 Legea, ekainaren 28koa bete du. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak jarduera ekintzailea babesteko plan bat prestatuko du, erakunde artekoa eta lau urtekoa, Euskadiko erakundeek ekintzailetza bultzatzeko eta sustatzeko gauzatuko dituzten programak eta jarduerak modu koordinatuan eta orokorrean biltzen dituena.

Jarduera ekintzailea babesteko plana, halaber, duela gutxi Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu duen Enplegu eta ekonomia suspertzearen aldeko Programaren eta 2013ko uztailean EAEko erakundeek sinatu zuten Ekintzailetzaren euskal sistema garatzeko lankidetza-hitzarmenaren barruan sortu dute.


Hona hemen planaren helburu estrategikoak eta jarduera-esparruak:

Ekintzailetzaren kultura eta balioak bultzatzea gizartearen maila eta bizitzaren etapa guztietan, gure herrialdeak iraganean zuen pentsaera ekintzailea berpizteko.

– Merkatura iristen diren ideien eta ekimen berrien bolumena handitzea, enplegua sortzeko eta jarduera ekonomikoa indartzeko.

– Euskadiko enpresa berrien hazkundea, sendotzea eta transmisioa (beharrezkoa izanez gero) bultzatzea.

Barne-ekintzailetzaren edo ekintzailetza korporatiboaren aldeko apustu nabarmena egitea, enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko gaitasun handia duelako.

– Egun, EAEn ekintzailetza bultzatzen duten erremintak, tresnak eta politikak bateratzea.

 

Planak 2013-2016 aldian 266 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du

Ekintzailetza babesteko erakunde arteko 2013-2016 aldiko planaren aurrekontuak lotura zuzena du hainbat erakunderen aurrekontuekin, besteak beste: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarenak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarenak eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailarenak, hiru foru aldundietako ekonomia sustatzeko eta berrikuntzako departamentuenak eta hainbat sozietate publikoenak (enpresa eta berrikuntza zentroak, Lanbide, EHU, etab.).

Etorkizunean arlo horretara inbertsio-lerro iraunkorra bideratzea aurreikusi dute. 2013-2016 aldian, hau da, X. legegintzaldian, ordea, 266 milioi euroko aurrekontua emango diote.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke