Brasileko Río de Janeiro Estatuak automozioaren euskal sektorea animatu du 2017ra arte emango diren 32.300 milioi dolarreko inbertsiorako laguntzak eskuratzera

2014ko Martxoa 21,


– Río de Janeiro Estatuko Industri idazkariak laguntzen berri emango du SPRIk datorren martxoaren 26an antolatu duen jardunaldian.
– Jardunaldia ACICAE zentroan izango da, Amorebieta-Etxanoko Boroa Enpresa Parkean (AIC-Automotive Intelligence Center eraikina).


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren bidez, aukera emango dio euskal enpresari jakiteko zeintzuk diren Río de Janeiroko Estatu Federalak automozioaren euskal sektoreari eskaintzen dizkion inbertsiorako laguntzak. Brasileko negozio aukeren berri emateko jardunaldi bat egingo da martxoaren 26an, Amorebieta-Etxanoko Boroa Enpresa Parkean, ACICAE zentroko AIC-Automotive Intelligence Center eraikinean.

Juan Ignacio Garcia Motiloa Industria sailburuordeak emango dio hasiera ekitaldiari, eta bertaratu guztiei azalduko die zer estrategia darabilen Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen lehiakortasuna sustatzeko; gainera, arreta berezia emango dio nazioartekotzeak betetzen duen paperari automozioa bezalako sektore indartsu baten hazkunde- eta indartze-palanka bezala.

Bere aldetik, Río de Janeiro Estatuaren Gobernuko Industria, Energia eta Turismo Saileko idazkari nagusiak, Julio Buenok, “Brasileko automozio sektorearen berezitasunak eta egoera. Rio de Janeiro Estatuaten ahalmenak” azalduko dizkie sektoreko euskal enpresei. Bertaratutako euskal enpresentzat bereziki interesgarria izango da Río de Janeiro Estatuak automozioa sustatzeko dituen hiru programen aurkezpena, Brasilen sartzeko ate bilaka daitezkeenak berentzat. Hauek dira programa horiek:

Innovar-auto: Pizgarriak ematen ditu berrikuntzarako eta ibilgailuen produkzio kateak eraikitzeko, 2017ra arte guztira 32.300 milioi dolar banatuko direlarik inbertsioetarako, hots, fabrika berriak eraikitzeko, zabalkuntza eta modernizazio lanetarako eta produktu berriak garatzeko.

Innovar-Autopartes: Finantzaketa baldintzak eta hornitzaileentzako laguntzak berrikuntzarako eta garapenerako.
Exportar-Auto: Lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, urtean milioi bat unitate gehiago esportatzeko 2017ra bitartean.

Jardunaldia bukatzeko, Cezar Vásquez, SEBRAEko zuzendari nagusiak hitzaldi hau emango du: “Mikro-enpresei eta Enpresa Txikiei laguntzeko Brasileko Zerbitzuak (SEBRAE) Rio de Janeiro Estatuko Ekonomian duen papera”. Euskadiko automozio sektorea Ines Anituak ordezkatuko du, Euskadiko automozioaren klusterreko zuzendari nagusiak.

Brasil da automozio sektoreko munduko 7. ekoizlea. Automozioak ordezkatzen du Brasilgo BPG industrialaren %21 eta BPG osoaren %5. 2012an 106,8 mila milioi dolar fakturatu zituen sektore horretan eta 4,5 milioi ibilgailu ekoizteko ahalmena du. Sektoreak 5 milioi langile enplegatzen ditu zuzenean eta zeharka. 2012an bere esportazioak 22,7 mila milioi dolarrekoak izan dira eta inportazioak 33,2 mila milioikoak.

Brasilen guztira 29 enpresa daude ibilgailuak, nekazaritzarako makinak, motorrak eta osagaiak fabrikatzeko, eta denen artean 61 industria unitate dituzte. Lantegiak hamar Estatutan kokatuta daude: Rio de Janeiro, Rio Grande do Sul, Santa Catarina, Paraná, Sao Paulo, Minas Gerais, Goiás, Bahía, Ceará eta Amazonas.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke