Bilboko udalak eta Metapostak hitzarmena sinatu dute interneten bidezko postontzi eta kutxa gotor sistema ezartzeko.

2014ko Ekaina 12,


Metapostak datu pertsonal guztiak gordetzeko maila teknologikoan eta antolakuntzan behar diren irtenbide guztiak bermatzen ditu. Horrela, datu horiek aldatzea, galtzea, erabiltzea edo baimenik gabe ikustea eragozten du.
Zerbitzuaren erabiltzaileek okerrik gabeko baimen libre, espezifiko eta informatua erakutsi beharko dute aldez aurretik, Udalak igorritako dokumentazioa jasotzeko eta fitxategian gordetzeko zerbitzu hau erabili ahal izateko.

Metaposta sistema hasiera batean udal zerga eta tasei buruzko dokumentuak igortzeko erabiliko da, baina etorkizunean Udalaren beste zerbitzu eta sail batzuetara zabaltzeko aukera dago.


Firma del acuerdo entre Metaposta y el Ayuntamiento de Bilbao. Estíbaliz Hernaez y Marta Ajuria.

Bilboko udalak eta Metapostak hitzarmena sinatu dute. Estíbaliz Hernaez y Marta Ajuria.

Bilbon, 2014ko ekainaren 12an. Bilboko Udalak eta Metapostak Interneten bidez postontzi eta kutxa gotor elektronikoaren sistema garatzeko hitzarmena sinatu dute. Horri esker, erabiltzaileek dokumentuak formatu digitalean jaso eta fitxategian gordetzeko aukera izango dute, isilpekotasun nahiz segurtasun tekniko eta juridiko osoaz.

Honako hitzarmen honen xedea Bilboko Udalak herritarrekin dituen komunikazioetan Metaposta sistemaren erabilera sustatzea da. Hasiera batean, Metaposta sistema udal zerga eta tasei buruzko dokumentuak igortzeko erabiliko da, baina etorkizunean Udalaren beste zerbitzu eta sail batzuetara zabaltzeko aukera dago.
Horretarako, Bilboko Udalak eta Metapostak lankidetzarako kanal iraunkorrak edukiko dituzte, arlo horretako sinergiak eta esperientziak partekatuta. Ildo horretan, Metapostak udal sistema informatikoari lotzeko beharrezko asistentzia teknikoa eta laguntza eskainiko ditu. Gainera, antolakuntzan eta maila teknologikoan behar diren irtenbide guztiak ezarriko ditu zerbitzuaren erabiltzaileen datu pertsonalen osotasuna zaintzeko, une orotan datu horiek galtzea, beste batek erabiltzea edo baimenik gabe ikustea eragotzita
Azkenik, Metapostaren bidez udal dokumentazioa modu digitalean jasotzeko eta fitxategian gordetzeko zerbitzu berriaren abantaila guztiez baliatu ahal izateko, erabiltzaileek aldez aurretik askatasunean emandako zalantzarik gabeko haien baimen espezifiko eta informatua erakutsi beharko dute.

UDAL ZERGA ETA TASEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA
Hasieran, Metaposta sistemak, formatu digital edo elektronikoan, aldizka eta jakinarazpen kolektiboaren bidez kobratzen diren udal zerga eta tasei buruzko dokumentuak edo mezuak soilik bidaliko ditu.

  • Ibilgailuen gaineko Udal Zerga
  • Ondasun Higiezinen gaineko Udal Zerga (OHZ)
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ)
  • Kalean Aparkatzeagatiko Tasa (Egoiliarren Txartelak)
  • Estolderia Tasa
  • Autotaxien Tasa
  • Udal Jabari Publikoaren Erabilera Pribatiboen eta Aprobetxamendu Berezien bidezko Tasak
  • Erakusleihoak, bitrinak, apaindutako atariak, olanak eta markesinak instalatzeagatiko tasa
  • Publizitateko elementuak dituen hegala edo zorua okupatzeagatiko tasa.
  • Espaloietan zehar finken barrualdera ibilgailuak sartzeagatiko tasa.
  • Kalean aparkatzeko erreserbagatiko tasa.

Hala ere, Bilboko Udalak eta Metapostak sinatutako hitzarmenak zirrikitua uzten du Udalaren beste zerbitzu eta sail batzuen informazioa sartzeko eta izaera pertsonalagoa duten dokumentuak igortzeko, esate baterako, nominak, fakturak, jakinarazpenak edo albisteak, betiere publizitatekoak ez badira.

ZER DA METAPOSTA?

Informazioaren Gizartearen garapena sustatzeko konpromisoa duten hainbat erakunde publiko eta pribatuen partaidetzez osatutako sozietatea da Metaposta, Euskadi 2015 Agenda Digitalaren esparruan. Proiektua honen xedea Interneten postontzi eta kutxa gotor elektronikoa sortzea da.

Metapostak informazioa euskarri elektronikoan modu ziur eta egiaztatuan bidaltzeko aukera eskaintzen duen sistema informatikoa ustiatu eta kudeatzen du. Horretarako, zerbitzuan interesa duten herri-erakundeei lotuta dago. Halaber, erabiltzaileek Metaposta sistemaren inguruan sortutako kontu pertsonaletan aipatutako mezuak jaso ditzakete.

Erabiltzaile bakoitzaren Postontzi Elektronikoaren bitartez, Metaposta sistemari atxikitako herri-erakundeek igorritako dokumentazio guztia formatu digitalean jaso eta gorde daiteke.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke